Proiektu berritzaile batean parte hartzea: lankidetza Gipuzkoako pertsona antikoagulatuen elkartearekin
View/ Open
Date
2021-10-05Author
Odriozola Zarauz, Oier
Metadata
Show full item recordAbstract
Espainian 800.000 pertsona baina gehiago bizi dira antikoagulaturik gaur egun. Zehazki, K bitaminaren aurkakoak diren antikoagulatzaileen bidez buruturiko Ahoko Tratamendu Antikoagulatzailea (ATA) gaixotasun kardiobaskularrak (Fibrilazio aurikularra), istripu zerebrobaskularrak eta zainetako zein arterietako tronbo-enbolismoak tratatzeko erabiltzen da eta populazioaren %1-2k jarraitzen du. Frogatuta dago, lehen arreta mailan eta atentzio espezializatuan ahoko antikoagulatzaile bidez antikoagulaturiko pazienteengan egiten den kontrola eskasa dela, eta pazienteen ehuneko handi batek INRa (International Normalized Ratio) balio-tartearen kanpoan edukitzen duela eta hobetu daitekeela. Horretarako, tratamenduaren autokontrola ahalbidetzen duten zenbait elkarte daude. Euskal Autonomia Erkidegoko antikoagulatzaileen autokontrolaz arduratzen den asoziazio edo elkarte bakarra AGIAC (Asociación Gipuzkoana de Personas Anticoaguladas) da, Gipuzkoan kokatzen dena.
Helburua: AGIAC elkartearekin batera, proiektu dinamiko, praktiko eta berritzaile bat burutzea.
Jarduerak eta emaitzak: lehenik, formakuntza fasean, zenbait bileretan gaiari buruzko hezkuntza eta informazioa jaso da. Ondoren, bideoaren formakuntza fasean, bideoa burutu ahal izateko informazioaren zehaztapena eta formatuaren sorkuntza egin da. Azkenik, proiektua ezagutarazteko eta baloratzeko erabilitako metodoa zehaztu da.
Gogoeta: proiektu berritzaile honetan parte hartzea oso onuragarria izan da pertsonalki. Lan honen bitartez, oraindik landu gabeko erizaintzako alor bat landu eta garatu dudala esan dezaket. Elkartean barneratu eta elkarlanean aritzea, antikoagulazioari buruz informatzea eta erabiltzaileei osasun-heziketa bermatzea aberasgarria izan da.
Hitz gakoak: gaixotasun kardiobaskularrak; tratamendu antikoagulatzailea; autokontrola.