EAEko immigrazioari buruzko diskurtso politikoak eta sozialak
Abstract
Hogei urte baino gehiago igaro dira atzerritar jatorriko pertsonak iritsi eta nazioarteko migrazioak diskurtso publikoaren parte izaten hasi zirenetik. Gaia munta txikikoa izan zen ordura arte, baina gero eta leku handiagoa hartzen hasi zen agenda politikoetan, gai guztiz funtsezkoa bihurtu arte, eta ez gutxitan erabilia hauteskunde lehietan, haustesleria posiblearen emozioak mugiarazteko. Hasieran, gure herrian, Europako erakundeak atzetik presionatzen ari zirela, Hegoaldeko muga kontrolatzea izan zen kezka eta erantzun politikoa. Geroago, migrazio fluxuak kontrolatzeko eta kudeatzeko politika horiei fluxu horiek gure gizarteetan bultzatzen duten aniztasun kulturalaren beharrezko kudeaketari buruzko gogoeta gehituz joan zitzaien.