Software Produktu-Lerroen (SPL) kontzeptu-mapak sortzeko tresna laguntzailea
View/ Open
Date
2021-10-08Author
Galarza García, Mikel
Metadata
Show full item recordAbstract
Gradu Amaierako proiektu honen helburu nagusia Software Produktu-Lerroen (SPL) inguruan lan egiten duten garatzaile berriei eskainiko zaien kontzeptu mapa egiten lagunduko duen aplikazioa sortzea da. Garatzaile berri hauek SPL-aren ezaugarri (arkitektura, domeinua,
funtzionamendua, etab.) eta betekizunak aztertu behar dituzte, eta prozesu hau errazteko, kontzeptu mapa bat eskainiko zaie, eta aplikazio honek, kontzeptu mapa hau sortzeko eta
diseinatzeko laguntza eskainiko du.
Horretarako anotazioen bidezko SPL-ak erabili dira oinarri gisa, Onekin ikerkuntza taldeak garatutako WacLine SPL-a esaterako. Garatu beharreko aplikazioak, WacLine proiektua arakatuko du, eta arakatze prozesu horretatik kontzeptu mapa eraikitzen lagunduko duen
kontzeptuen bilduma emango dio, kontzeptu mapa hau diseinatuko duen pertsonari.
Aplikazioa bi zatitan banatzen dela esan genezake, lehena, arakatze eta aztertze prozesu osoa,
non proiektuaren kode eta fitxategi guztien meatzaritza-lana egingo den eta bigarrena, behin
arakatze edo meatze prozesu horren ostean lortutako kontzeptu bilduma antolatu eta bisualizatzen duena.
Memoria honetan aplikazioa garatzeko prozesu oso azaltzen da, hasierako proposamen eta plangintzatik amaierarako kalitate probatara.