Desnutrizioaren arrisku faktoreak ospitaleratutako adinduetan
View/ Open
Date
2021-10-15Author
Sáez de Maturana Beitia, Leire
Metadata
Show full item recordAbstract
Marko teorikoa eta justifikazioa: Desnutrizioa elikagaien asimilazio okerraren edo dieta eskasaren ondorioz, behar fisiologikoak ez asetzeagatik ematen den baldintza patologikoa da, gorputza narriadura funtzionalera gidatzen duena. Zaharatzaroan ematen diren aldaketa fisikoek zein psikologikoek eragin zuzena dute desnutrizioa izateko arriskuan. Ospitaleratutako adinduei dagokionez, unitate medikoetan ospitaleratutakoen %44ak desnutrizioa pairatzen du unitate kirurgikoen %65aren aurrean. Desnutrizioa adinduetan oso esanguratsua den arazoa dela argi badago ere, honen detekzioa baxua da eta are gutxiago interbentzio nutrizionala. Beraz, patologia hau eragiten duten arrisku faktoreak ezagutzea oinarrizkoa da desnutrizioari aurre egiteko.
Helburu orokorra: Adineko ospitalizatuek desnutrizioa pairatzea eragiten duten arrisku faktoreak aztertzea errebisio bibliografiko baten bitartez.
Metodologia: Errebisioa egiteko adinekoa, desnutrizioa, arrisku faktoreak eta ospitalizazioarekin erlazioa duten hitz-gakoak erabili dira. Medline, EMBASE, JBI, Cuiden, Psycinfo, CINHAL eta Cochrane datu-baseeak zein eskuzko bilaketak erabili dira artikuluak eskuratzeko. Guztira, 19 artikulu erabili dira.
Emaitzak eta eztabaida: Adina gora egiteak, autonomia maila murrizteak eta hezkuntza maila baxua izateak desnutrizio arriskua handitzen dutela ikusi da. Datu analitikoei dagokionez, desnutritutako pazienteetan leukozito eta PCR maila altuak eta hemoglobina, linfozito eta albumina maila baxuak aztertu dira. Gaixotasunei dagokionez, desnutritutako adinduek komorbilitate gehiago dituzte, gaixotasun mentalen, disfagiaren eta hortzeri faltaren prebalentzia ere altuagoa da. Datu antropometrikoak aztertuz, GMI baxuagoa izatea eta gerriaren, besoaren eta zangoaren zirkunferentziaren perimetroak txikiagoak izatea arrisku faktore bezala identifikatu dira. Kolesterolari dagokionez, ikerketa gehiago egin behar dira esanguratsua den jakiteko, emaitza desberdinak lortu baitira. Sexuaren inguruan ordea, ez da korrelaziorik aurkitu desnutrizioarekin kontsultatuko bibliografiaren arabera.
Ondorioak: Desnutrizioa zein desnutrizio arriskua antzemateko eta esku-hartze nutrizionala martxan jarri ahal izateko ezinbestekoa da erizainek ospitalizazioaren harrera momentutik balorazio egokia burutzea eta lan honetan deskribatutako desnutrizioaren faktore eragileak detektatzea. Etorkizuneko ikerketetarako gomendioak proposatzen dira, nutrizio eskalen, artikuluen metodologia eta laginketaren inguruan.