Eremu ospitalarioan dauden haurren min akutua maneiatzeko terapia ez farmakologikoen eraginkortasuna: berrikusketa bilbiografikoa
View/ Open
Date
2021-10-15Author
Urkiza Payueta, Naiara
Metadata
Show full item recordAbstract
Esparru kontzeptuala eta justifikazioa: 2004-ean Minaren Aurkako Nazioarteko egunean
“mina baretzea giza eskubide bat izan behar dela” deklaratu zen. Ordea, haurren %77ak mina
bizi du ospitalizazio denboran zehar eta gehiengoak gainera, mingarria den prozeduraren bat
bizi izaten du. Mina esperientzia sentsorial eta emozional desatsegina eta indibiduala da, eta
haurrek, 6-12 urtekoek, modu berezian bizi duten heinean, hura maneiatzeko modua konplexua
bihur daiteke, baldintzatzen duten faktore konduktual eta emozionalengatik. Minaren maneiua
errazteko gaur egun gero eta ikusgarriagoak dira terapia ez farmakologikoak, haurrek ospitale
eremuan bizi duten min akutua eta honek eragindako ondorio psikologiko eta fisiologikoak
murrizten lagundu dezaketenak. Horrenbestez, haurren eskubideak eta osasuna babesteko,
erizainak lan egin behar du mina kontrolatzeko bestelako irtenbideak ezagutzen.
Helburua: Eremu ospitalarioan dauden haurren min akutua maneiatzeko terapia ez
farmakologikoen eraginkortasuna aztertzea.
Metodologia: Literaturaren berrikusketa kritikoa burutu da, datu base ezberdinak erabiliz:
Medline, Cinahl, Embase, Cuiden. Cochranen, ebidentzian oinarritutako erakundea, eta
American Academy of Pediatrics aldizkarian ere bilaketak egin dira. Horrela, 2010etik hona
argitaratu diren 15 artikulu aztertu dira lan honetan, 12 entsegu kliniko, ikerketa trasnbertsal bat,
meta-analisi bat eta errebisio sistematiko bat.
Emaitzak: Kategoria desberdinak sortu dira. Azalerako dispositiboetan, Buzzy-a zain ziztadaren
mina murrizten eraginkorra da, baina ez da bestelako terapietaz gailentzen. Dispositibo
tekonologikoei dagokionez, “Multi Modal Distraction” dispositiboa eraginkorra da erreduren mina
baretzeko eta errealitate birtuala zain ziztadetarako; hala ere, ezin da konfirmatu bestelako
terapiak baino hobeak direnik. Bestalde, murrizketa fisikoarekin konparatuz, terapia kognitibo
konduktuala ere zain ziztadan eraginkorra dela ikusi da eta txontxongiloekin interakzioa sortzea
ebakuntza bitarteko min eta antsietaterako. Bestelako distrakzio metodoak ere eraginkorrak dira
prozedura ezberdinetan.
Ondorioak: Nahiz eta ikerketa gehiagoren beharra egon, zeinek terapia eta prozedimendu
zehatzak ikertu behar dituzten konparaketak egin ahal izateko, ondoriozta daiteke haurren
distrakzioa eragiten duten teknika gehienak mina edota antsietatea murriztu dezaketela, eta
beraz, erizainen esku dagoela terapia hauen aplikazioa kontsideratzen hastea.