HTA duten pazienteen auto-zainketetan eta odol presio baloreetan mugikor aplikazioen eraginkortasuna aztertzen
View/ Open
Date
2021-10-15Author
López Arcauz, Aitor
Metadata
Show full item recordAbstract
Esparru kontzeptuala eta justifikazioa: Gaur egun, mundu mailan, hipertentsio arterialak (HTA)
sortzen dituen konplikazioek biztanleria osoaren heriotzen %13-a suposatzen dutela uste da.
HTA-ren prebalentzia gero eta gehiago igotzen ari da eta urtero honen tratamenduaren kostua
igotzen ari da baita ere. Faktore hauek murriztea lortzeko, ezinbestekoa da gaixotasun hau
murrizten dituzten interbentzioak lortzea. Hau esanda, etengabe modernizatzen ari den mundu
batean, mugikor aplikazioak HTA duten pazienteentzat aukera on batean bihurtu daitezke
pairatzen duten gaixotasun honen auto-zainketetan hobetzeko eta haien odol presio baloreak
maila kontrolatu batean mantentzeko.
Helburua: Hipertentsio arteriala duten pazienteei zuzendutako mugikor aplikazioen
eraginkortasuna aztertzea gaixotasunaren auto-zainketetan, autokontrolean eta odol presio
baloreen murrziketan.
Metodologia: Berrikusketa bibliografiko honetan aztertutako testuak aukeratzeko, hainbat datu
baseetan (Medline, Cuiden, PsycINFO, Cinahl, Embase) bilaketak burutu dira, baita ebidentzian
oinarritutako praktika gidetan (Cochrane, NICE) eta hainbat aldizkarietan (Circulation journal,
Journal of clinical hypertension, Revista de atención primaria). Ingelesez eta gazteleraz
argitaratutako eta 2010 urtetik aurrera publikatutako artikuluak hautatu dira. Azkenean 15 artikulu
hautatu dira, 13 entsegu kliniko esperimentalak izanik eta 2 errebisio sistematikoak.
Emaitzak: HTA duten pazienteen auto-zainketa arloan, mugikor aplikazioak eraginkorrak direla
ikusi da arlo hauetan: dieta on bat jarraitzerakoan, tabako kontsumoa murrizterakoan eta
tratamenduari atxikidura lortzerakoan. Aitzitik, ez da haien eraginkortasuna frogatu pisua
galtzerako orduan, alkohol kontsumoa murrizterakoan ezta ariketa fisiko gehiago egiterakoan ere.
Beste aldetik, ikusi da hauek ez direla eraginkorrak odol presio baloreen mailak gutzitxerakoan,
baina bai odol presioaren monitorizazioa hobetzerakoan eta honen baloreak maila kontrolatuetan
mantentzerakoan.
Ondorioak: Berrikusketa hau egin eta gero, mugikor aplikazio mota asko daudela ikusi da, honek
lortutako emaitzak baldintzatu ditu. Etorkizunerako ikerkuntzari begira, onuragarria izango
litzateke pazienteen auto-zainketak arlo gehiagotan neurtzea, informazio esanguratsuagoa
lortzeko asmoz. Beste aldetik, erizaintzari dagokionez, mugikor aplikazioak aukera on bat bezala
agertzen dira HTA duten pazienteei haien gaixotasuna maneiatzerako orduan lagundu ahal
izateko, hauen eraginkortasuna frogatu baita.