Lehen Hezkuntzako umeetan lehen sorospenak irakasteko osasun programa
Abstract
Mundu mailan zauri istripuak umeen heriotzen kausa nagusia diren bitartean, Espainia mailan gaixotasun kardiakoek eragindako bihotz-geldialdiek heriotza gehiegi eragiten dituzte. Bai zauri istripuak bai bihotz-arnas geldialdiak, beraz, geroz eta garrantzi handiagoa dutela argi dago.
Hilkortasun tasak jaisteko dauden aukerak ospitaletik kanpo ematen diren interbentzioei dagokie. Izan ere, bihotz-geldialdi gehienak ospitaletik at gertatzen dira. Hau frogatu den arren, biztanleria orokorrari egindako ikerketen arabera, pertsona gehienak ezagutza eta formakuntza urria daukate halako egoera baten aurrean erantzuteko. Hori gutxi balitz, emergentzia kasu batzuetan umeak dira lehenengo lekukoak.
Hori dela eta, ikertzaile ugari bat datoz lehen sorospenak lehen hezkuntza nahita nahiez irakatsi beharko liratekeela. Horrez gain, Munduko Osasun Erakundeak (MOE), 12 urtetik beherako haurrei lehen sorospenak irakastea gomendatzen du. Euskal Autonomia Erkidegoan, esaterako, 236/2015 Dekretuak, umeek lehen sorospenen ezagutzak bereganatu behar dituztela aitortzen du.
Horretarako, erizainak bideratuta, osasun-hezkuntza programa bat burutuko da, lehen hezkuntzako 2., 4. eta 6. mailako umeei lehen sorospenen inguruko ezagutzak, jarrerak eta trebetasunak irakasteko asmoz. Programan zehar, hezkuntza material ezberdinak erabiliko dira lagungarri gisa.
Osasun programa honi esker, biztanleria zabalagoari formakuntza eta ezagutzak helarazteaz gain, (saihestu daitezkeen) heriotza kopurua jaistea lortu nahi da. Aldi berean, umeek osasunarekin eta besteei laguntzearekin erlazionatutako ezagutzak, jokabideak eta trebetasunak eskuratzea espero da.