Show simple item record

dc.contributor.advisorAldeano Merchan, Leire
dc.contributor.authorAztiria Galdós, Maddi
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.date.accessioned2021-10-15T17:17:43Z
dc.date.available2021-10-15T17:17:43Z
dc.date.issued2021-10-15
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/53396
dc.description79 p. -- Bibliogr.: p. 28-32
dc.description.abstract1-Marko teorikoa eta justifikazioa: Minbizia osasun publikoan arazo gehien sortzen duen gaixotasunetariko bat da, nerabeengan %1,5eko prebalentzia duena Espainian. Adin tarte honetako pazienteek Kimioterapia edo/eta Erradioterapiaren ondorioz, besteak beste, gonada toxizitatea izateko arriskua dutela kontuan hartuta, obulutegi gutxiegitasuna, espermatogenesi prozesuaren asaldura eta disfuntzio sexuala eraginez, pazienteek zein ingurukoek, kezka, sentipen eta beldur desberdinak bizi ditzakete; osasun profesionalen aldetik behar gisa identifikatu eta asetu behar direnak sostengu jarraitua eskaintzen zaien bitartean. 2-Helburua: Minbiziaren aurkako tratamenduen aurrean ( Kimioterapia edo/eta Erradioterapia) nerabe eta heldu gazteek ugalkortasunaren inguruan dituzten beharrak identifikatu eta aztertzea. 3-Metodologia: Literaturaren berrikusketa kritikoa eraman da aurrera; horretarako, Medline, Cinhal, Cochrane, Embase, Cuiden eta PsycINFO datu baseetan eta ASCO, NCCN eta ESMO Onkologiako orrialde ofizialetan, RNAO eta NICE ebidentzian oinarritutako orrialdeetan eta DOYMA aldizkari elektronikoan eskuzko bilaketak egin dira, 2010. urtetik aurrerako artikuluak aurkitzeko. Modu honetan, 17 artikulu hautatu dira, ondorengo ikerketa motetan banatuak: 9 artikulu kualitatibo, 3 artikulu kuantitatibo, 2 artikulu mixto, literaturaren errebisio sistematiko 1 eta 2 Gida Kliniko. 4-Emaitzak eta eztabaida: Pazienteek informazio beharra daukate; bereziki ugalkortasun galera arriskua eta honi aurre egiteko alternatibetan zentratzen dena, formatu eta denbora mailakatuagoan eskaini behar izanez. Ingurukoekin dituzten erlazioek eskainiriko sostenguan, familia, guraso eta bikotea oinarrizko euskarri gisa aipatzen dira. Aurre-egite estrategietan berriz, arriskuaren aurrean dituzten aukerak baloratzea eta emozioen arteko konfrontazioa saihestea adierazten dira eta azkenik, asistentzialki hobetu beharreko zenbait alderdi nabarmentzen dira. 5-Ondorioak eta inplikazioak: Asetu gabeko beharren ezagupenean oinarrituta, paziente zaurgarrienen arreta eta fertilitatearen inguruko informazio osatua eskaintzearen ardura duten profesionalen rolak bereizteko eta komunikazioa hobetzeko alderdiak daudela ondorioztatzen da. Horrela, asistentziaren kalitatea bermatzeko, osasun profesionalei zuzenduriko jarraipen giden aplikazioa beharrezkoa ikusten da.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectprozesu onkologikoaes_ES
dc.subjectminbiziaren aurkako tratamenduaes_ES
dc.subjectugalkortasunaes_ES
dc.subjectnerabeak eta heldu gazteakes_ES
dc.subjectbeharrakes_ES
dc.titleMinbiziaren aurkako tratamenduen aurrean nerabe eta heldu gazteek ugalkortasunaren inguruan dituzten beharrakes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-05-11T05:36:42Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister112147-873964-08
dc.identifier.gaurassign119780-873964


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record