Parkinsona erritmoz bizi. Musikoterapiak Parkinson gaixotasunaren sintomen gainean duen eraginkortasunaren errebisio kritikoa
View/ Open
Date
2021-10-15Author
Martínez Campo, Agurtzane
Metadata
Show full item recordAbstract
Marko teorikoa eta justifikazioa: Parkinson gaixotasuna (PG) endekapenezko gaixotasuna da,
hasiera batez beste 65 urtetan duena, prebalentzia %0,3-10 tartekoa izanik. Sintoma ohikoenak
motoreak badira ere (bradizinesia, gorputz-jarreraren ezegonkortasuna, zurruntasuna eta
dardarak), sintoma ez-motoreak ere agertu ohi dira gaixotasuna aurrera joan ahala,
mendekotasuna nagusituz. Musikoterapiak (MT) osasunean hainbat onura ditu eta PG-ren
sintoma motoreen arintzerako onurak izan ditzakela deskribatu da. Beraz, MT aktiboa zein
pasiboa barneratu daitezke PG duten pertsonen zainketetan.
Helburua: Musikoterapiak Parkinson gaixotasunaren bradizinesia, zurruntasuna, dardarak eta
gorputz-jarreraren ezegonkortasuna sintomen arintzean duen eragina aztertzea.
Metodologia: 2010 eta 2020 urte bitartean argitaratutako ikerketak erabili dira. Hainbat datubaseetan
egin da bilaketa, hala nola, Medline, Cuiden, Cinhal, Cohrane, PsycInfo eta PubMed.
Horrez gain, eskuzko bilaketa ere egin da hainbat aldizkari elektroniko espezializatuetan. Bilaketa
gaztelaniaz eta ingelesez idatzitako artikuluetara mugatu egin da eta azkenik, 15 artikulu aztertu
dira. Diseinuari dagokionez, 12 entsegu klinikoak izan dira, 2 ikerketa kualitatibo eta diseinu
mistoko 1.
Emaitzak: 15 artikuluetatik, zortzi artikuluk musikoterapiaren eraginkortasuna entrenamenduzko
interbentzioarekin batera aztertu zuten, hiruk kantu-interbentzioen eraginkortasuna, beste hiruk
dantza-interbentzioarena eta azkeneko batek musikoterapiaren eta tratamendu
farmakologikoaren arteko lotura aztertu zuen. PG-ren sintoma motoreen arintzerako
musikoterapiak eraginkortasuna erakutsi du eta teknika erabilgarria dela esan daiteke.
Ondorioak: Orokorrean, errebisio honen bidez atera izan den ondorio nagusia musikoterapia
ariketa fisikoekin batera eginez gero PG-ren sintoma motoreen arintzea lortzen dela, batez ere,
gaixotasunaren estadio goiztiarretan. Gainera, ikerketa gehienetan aztertu den moduan,
musikoterapia tratamendu ez-farmakologiko osagarri gisa erabili daiteke, ohiko medikazio
dopaminergikoaren batera administratuz.