Zer eragin izan dezake kanguru metodoak jaioberri eta gurasoengan?
View/ Open
Date
2021-10-15Author
Larrakoetxea Mugarza, Julene
Metadata
Show full item recordAbstract
Esparru kontzeptuala eta justifikazioa: Urtero jaioberri goiztiarren eta pixu baxukoen jaiotze tasak gero eta gehiago handitzen dira. Ondorioz, hauek, neonatologia unitateetan ospitaleratuak izaten dira, zainketa bereziak jaso ahal izateko. Honek osasun sisteman zein guraso eta jaioberriengan eragin desiragaitzak sortu ditzake; kostua, karga, estresa… Hau hobetzeko, kanguru metodoa nagusitzen da, jaioberriak gurasoen azal azaleko kontaktua izanik. Beraz, urteetan zehar teknikak onura ugari dituela ikusita, erizainentzako hau ezagutzea garrantzitsua litzateke zainketa egokiak eskaintzeko.
Helburua: Kanguru metodoak neonatologia unitatean ospitaleratutako jaioberri eta gurasoengan duen eragina aztertzea.
Metodologia: Helburua zehaztu eta hemendik kontzeptu nagusiak aukeratu dira. Ondoren, datu base desberdinak kontsultatu dira; Medline, CINHAL, IME, CUIDEN Cochrane Liburutegia eta RNAO. Eskuzko bilaketak ere egin dira, Elsevier eta Science Direct aldizkaiertan. Azkenean, barneratze eta kanporatze irizpideak eta irakurketa kritikoko gidoia kontutan izanik, 15 artikulu lortu dira, horietatik 8 entsegu kliniko, 3 ikerketa kuasi-esperimental, 3 ikerketa prospektibo eta kohortezko ikerketa bat.
Emaitzak: Jaioberrien kasuan, metodoak prozedura mingarrien aurrean mina murrizten duela ikusteaz gain, minak eragindako erantzun fisiologikoak egonkortzen dituela ikusi da. Metodoari esker, edoskitze naturalaren luzapena, produkzioa handitzea eta jaioberrien parametro fisiologikoan egonkortzea lortu da (bihotz eta arnas maiztasuna murriztuz, eta tenperatura, pisu eta taila handituz). Gurasoei dagokienez, hauen ongizate psikologikoa eskuratzeko baliagarria dela frogatu da, estresa zein antsietatea murriztuz. Hiru banakoen arteko harremanak hobetu eta sendotzeko eragina duela ere ikusi da.
Ondorioak: Kanguru metodoak eragin positibo ugari dituela ikusi da guraso zein jaioberriengan. Honako hau kontutan izanik, eragin positibo hauek batez ere epe laburrean oinarritzen dira. Hala ere, epe luzera dituen onurak aztertzen jarraitu beharra dagoela ikusi da. Horretarako, garrantzitsua da erizainek formakuntza egokia izatea, metodoa bultzatu, indartu eta ikustarazteko.