Zoru pelbikoaren muskuluen entrenamenduaren eraginak gernu- inkontinentzia duten emakume posmenopausikoetan.
View/ Open
Date
2021-10-15Author
Ganzabal Barinaga, Iratxe
Metadata
Show full item recordAbstract
Esparru kontzeptuala eta justifikazioa: Gernu- inkontinentzia (GI) nahigabeko gernu isurketaren kexa bezala definitzen da, fisikoan eta bizi- kalitatean eragiten duena. Posmenopausian dauden emakumeen %50ak baino gehiagok gaixotasuna pairatzen du, beste arrisku faktoreen artean, menopausia osteko defizit hormonalarekin erlazionatzen delako. Tratamendu kontserbatzaile moduan, zoru pelbikoaren muskuluen entrenamendua (ZPME) edo Kegel ariketak daude, zoru pelbikoaren muskuluak (ZPM) indartzeko duten eraginkortasunagatik. Gaixotasunaren inpaktua osasunean, bizi- kalitatean eta osasun sisteman kontuan izanda, ZPMEren eraginak aztertzea interesgarria da, erizaintzatik ebidentzian oinarritutako heziketa eman ahal izateko.
Helburua: ZPMEren edo Kegel ariketen eragin fisikoak GIan eta bizi- kalitatean aztertzea GI duten emakume posmenopausikoetan.
Metodologia: Literaturaren azterketa kritikoa egiteko, Cinahl, Cochrane, Cuiden, Embase, Lilacs, Medline, Pubmed eta Scoups datu- baseetan bilaketak egin dira. Honekin batera, Joanna Briggs Institute (JBI), National Institute for Health and Care Excellence (NICE) eta Registered Nurses' Associacion of Ontario (RNAO) ebidentzian oinarritutako erakundeetan bilaketak egin dira. Amaitzeko, eskuzko bilaketak egin dira Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) liburutegian eta hainbat aldizkari elektronikoetan. Hautaketa prozesuaren ostean, Gradu Amaierako Lanean (GrAL) 15 artikulu barneratu dira.
Emaitzak: ZPMEren eraginak GIren sintomatologian eta bizi- kalitatean ikertu dira. Sintomatologiaren barnean, gehien ikertu den aldagaia gernu- galerena izan da, murrizpen esanguratsuak lortuz. Ondoren, gernu- egite maiztasuna, txiza egiteko urgentzia eta nikturia ikertu dira. Hiruretan hobekuntzak somatu dira, baina ikerketa gutxi daude emaitzak orokortzeko. Azkenik, bizi- kalitateari dagokionez emaitza esanguratsuak lortu dira ZPMEren ostean. Honen barnean, sexu- funtzioa eta eguneroko bizitzako jarduerak (EBJ) aztertu dira, hobekuntzak somatu direlarik.
Ondorioak: Ikerketa gehienek, GIren sintomatologia aztertu dute, bizi- kalitateari garrantzia gutxiago emanez eta gaixotasun bezala landu beharrean, kexa bat bezala landuz. Hortaz, ZPMEak abordatze multidiziplinarra duen eta GIren sintomatologia murrizten zein bizi- kalitatea hobetzen duen tratamendua da, beste terapiekin konbinatu daitekeena. Dena den, hau guztia baieztatzeko ikerketa gehiago egiteko beharra dago.