An investigation into the processing of unaccusativity and PHI-Features: evidence from native and non-native speakers of basque and spanish.
Abstract
Tesi honetan argumentu egitura, tasunak eta natibo/ez-natiboen prozesamendua jorratu ditut, eta horretarako zehaztasuna, erreakzio denborak eta garunaren aktibitatea neurtu ditut. Lehenik eta behin,Perlmutter-ek (1978) Hipotesi Ez akusatiboa (HE) aurkeztu zuen, eta defendatu zuen badirela bi predikatu iragangaitz mota: alde batetik, ez akusatiboak, argumentua bakarra objektu gisa sortu eta gai rol semantikoa dutenak; eta beste alde batetik, ez ergatiboak, argumentu bakarra subjektu gisa sortu eta egile rol semantikoa dutenak. Euskaraz eta gaztelaniaz erakutsi dut garun aktibitate ezberdina sortzen dela predikatu ez akusatibo eta ez ergatiboak prozesatzean, eta erakutsi dut predikatuen prozesamendu kostuak aldatu egiten direla hizkuntzaren kasu ezarketaren arabera.Bigarrenik, phi-tasunen prozesamendua aztertu dut. ERPen bitartez, pertsona eta numero tasunak nola prozesatzen diren ikertu dut euskaraz eta gaztelaniaz, eta emaitzek erakutsi dute pertsona eta numeroa ezberdin prozesatzen direla euskaraz zein gaztelaniaz.Hirugarrenik eta azkenik, tesion natiboen eta ez-natiboen prozesamendua ikertu dut. Ez dago argi ez natiboek nola prozesatzen duten hizkuntza. Hemen, natiboak eta maila altuko elebidun goiztiarrak ikertu eta konparatu ditut bai euskaraz, eta baita gaztelaniaz ere. Tesi honen bitartez, erakutsi da maila altuetan,eta jabekuntza goiztiarretan, ez-natiboak hizkuntza natiboen gisara prozesatzeko gai direla.