Indigenous Language Revitalization in British Columbia: Yuneŝit’in strategies for Nenqayni ch’ih or the Tŝilhqot’in language
View/ Open
Date
2021-07-07Author
Laita Pallarés, Paula
Metadata
Show full item recordAbstract
Nenqayni ch'ih edo Tîlhqot'in hizkuntza Dene (Atabaskera) familiako mintzaira bat da eta Kanadako Columbia Britaniarreko barnealdean hitz egiten da. Probintziako hizkuntza indigenen artean bizitasun mailarik handiena du, hiztun kopuru handia ez ezik (4.352 Tîlhqot'in-en %19,9; 864 pertsona inguru), hiztun gazteak ere badituelako. Hala ere, Tîlhqot'in-a desagertzeko arriskuan dago; izan ere, belaunaldiz belaunaldiko transmisioa eten egin da, eta, gaur egun, ez da jada umeen ama-hizkuntza. Sei Tîlhqot'in komunitate daude, eta ikerketa hau horietako batean oinarrituta dago: Yune'it'in-en (Gex nats¿enaghilht¿i jatorriz). Ikerketak Tîlhqot'in ikasteko eta hizkuntza komunitatean biziberritzeko estrategiak eta baliabideak identifikatzea dauka helburu nagusitzat. Bigarren mailako beste helburuak ondorengo hauek dira: Yune'it'in komunitateko kideen hizkuntza jakite-maila eta erabilera deskribatzea, komunitateko hizkuntza-galeraren arrazoiak ezagutzea, eta hizkuntza biziberritzearen garrantzia azaltzea. Lan honek metodologia indigena delakoari eta elkarlana, parte-hartzea eta komunitatearen jakintza oinarri dituen ikerketa-ereduari jarraitzen die. Komunitatearen iritziak biltzeko metodoak hauek izan dira: behaketa parte-hartzailea, erdi-bideratutako solasaldia, sharing circle (partekatutako zirkulua), eta dokumentu-azterketa (batzar-agiriak, hizkuntza-materialak, eta horiekin lotutako bestelako baliabideak).