Kulturartekotasuna eta honen lanketa Gorputz Hezkuntzaren bitartez
View/ Open
Date
2021-11-18Author
Madrazo Alvarado, Iñaki
Metadata
Show full item recordAbstract
Euskal Herria hamaika etorkinen amaierako lurraldea izan da haien bidaian azken urteetan. 2016-2020ko eskola inklusiboaren eta kultura artekoaren eremuan ikasle etorkinei hezkuntza-arreta emateko II. Plana txostenaren arabera, EAEko biztanleriaren %8.6 etorkina da eta hain aldakorra den egoera honetan, hezkuntzak bere moldaketak egin beharra ditu ikasleriari eta gaur egungo gizarte kulturanitzari erantzun egoki bat eman ahal izateko. Tamalez, ikastolak ez daude oraindik prest oraindik egoera honi aurre egiteko eta hezitzaileek ez dute jasotzen beharrezkoa den formakuntza inklusio egoki bat gertatzeko. Gorputz Heziketaren bitartez, ikasleek kultura desberdinak ezagutu eta hauekin harremantzeko aukera eskaintzeko aukera dago eta ikasle etorkin edo jatorri kanpotarrak dituzten ikasleen integrazioa baliotzeko aukera dago. Lan egokia eginez gero, ikasleek elkarbizitzarako konpetentzia egoki bat garatu dezakete, errespetuan eta elkarlanean duena oinarria.
Beste alde batetik ikasleek duten kultura motorra dago, hau da, ikasleek mugitzeko eta jolasteko orduan duten errepertorioa, aukerak eta jakintzak. Gaur egungo ikasleriaren ehuneko handi batek denbora gehiago pasatzen du etxean bideokontsoletara jolasten parkean baino, eta kalean daudenean ez dute futbol edo saskibaloitik baino haratago ikusten. Ikastoletan ere hareagotu egin da egoera hau Covid-19a dela eta: Ikasleek ezin dituzte ez baloi ez beste material ekarri etxetik eta ikastetxean dagoenarekin moldatu behar dira, haien aisialdiko aukerak ikaragarri murriztaraziz. Ikasleek “errepertorio” hori handitzeko aukera izanez gero, haien aisialdian ere aukera eta barietate gehiago izango dituzte, mugitzera motibatuz eta osasuntsu mantentzen laguntzen.
Gabezia hauek ikusita, eskolek egoerari aurre egiteko eskuhartze bat planteatu dut Gorputz Heziketa orduetan garatu daitekeena. Graduko azken urtea dela aprobetxatuz, praktikan jarri dut 2020/2021 praktikaldian Errekabarri ikastolan, Gasteizen, eta datozen orrietan lan guztiaren plazaratzea gertatuko da.