Enteritis mikroskopikoa eta Gaixotasun Zeliakoa: erlazioa eta diagnostiko bereizgarria
View/ Open
Date
2021-11-19Author
Stampa Ferro, Jon
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Gaixotasun zeliakoa diagnostiko zaileko entitatea da. Are gehiago duodeno biopsia aurkikuntza den Marsh 1-aren diagnostikoa, zeina gaixotasun zeliakoaren estadio goiztiarra izateaz gain, beste etiologia anitzek eragindako asaldura izan daitekeen, Antiinflamatorio ez-esteroideoen (AIEE) kontsumoa, Helicobacter pyloriren infekzioa edo hesteetako gaixotasun inflamatorioa, besteak beste. Lan honetan, alde batetik gaixotasun zeliakoaren diagnostikorako pausuak jorratu dira, eta bestetik Marsh 1-aren inguruko maneiua eta aurkikuntza histologiko honen eragile posibleen diagnostiko bereizlean sakondu da. Horrez gain, 2017an Basurtuko Ospitalean Anatomia Patologikoko sailean izandako Marsh 1 kasuen historia klinikoak aztertu dira, maneiu diagnostikoaren inguruan ikertzeko asmoz. Emaitzei dagokienez, ikusi da, alde batetik, Marsh 1-aren linfozito epitelial kopurua ez dela behar bezala zehazten, eta horrek pazienteak sailkatzerako eta maneiatzerako orduan zailtasunak eragin ditzakeela, eta bestetik, argi geratu da historia klinikoan gehiago sakondu beharra dagoela, AIEE kontsumoaren inguruko informazio falta handia baitago, eta aldiz, serologia eta genetika frogak ez direlako oso errentagarriak izan.