Aspergillus nidulans onddo eta bakterio azido laktiko arteko ko-kulturak
View/ Open
Date
2021-11-23Author
Mate Infante, Rebeca
Metadata
Show full item recordAbstract
Hainbat artikulu zientifikok onddo eta bakterioen artean interakzio antifungiko eta antibakterianoak ezartzen direla deskribatu du. Bi mikroorganismo moten interkzioen azterketa, zientzian erabilgarritasun handia izan dezaketen bigarren mailako metabolitoak eta konposatu antibakterioanoak identifikatzeko bideratu daiteke GrAL honetan, Aspergillus nidulans harizpi itxurako onddoa eta GlycoBAL taldeak isolatutako bakterio azido laktikoen (BAL) hainbat anduien artean (E11, AST1 eta AC1) egon daitezkeen interakzioak aztertu dira. Horretarako, aztergai diren BAL anduien hazkuntza patroien ezaugarritzea burutuko da, onddo-bakterio ko-kulturatan BAL inokuloa parekoa izan dadin andui guztientzat. Modu honetan, BAL andui bakoitzaren gaitasun antifungikoaren kuantifikazioa egingo da. BAL anduien hazkuntzaren kuantifikazioa absorbantzia (600 nm-tan) eta osatutako kolonia kopuruan (UFC/mL; unidades formadoras de colonia) oinarrituz burutu da. Lan honetan egindako onddo-BAL arteko ko-kulturek, E11 BAL anduiak efektu antifungiko/fungitastiko indartsuena eta iraunkorrena izan dezakeela iradokitzen dute.