Poliester ioniko biodegradagarriak
Abstract
[EU] Lan honen helburua, poliester ioniko biodegradagarriak lortzea izan da. Molekula zehatz bateneraztun irikiera egin eta ester taldea osatzen dituen kopolimeroak egitea hain zuzen ere. Horrez gain, sintesia ulertu eta laborategiko lanean esperientzia hartzea izan dira helburu nagusiak. Lan honen bidez ere, molekula bat sintetizatu ondoren beraien karakterizazioa egiten jakitea, 1H-NMR eta 13C-NMRtekniken bitartez, etapolimeroen beste ondorio eta propietateak nolakoak izan diren aztertzea ere, FTIR, GPC eta DSC karakterizazio teknika bitartez, izan da. Horretarako, likido ionikoak sintetizatu dira eta ondoren beraiekin kopolimerizazioa egin beraien propietate bereizgarriez baliatzeko. Azkenean, sintetizatu den produktuak likido ioniko eta eraztun irekiera horren ondorioz lortutako esterraren propietateak izango ditu.