Europako ikerketa agindua: mugaz gaindiko frogen lorpenerako tresna berria
View/ Open
Date
2021-11-24Author
Martín Atucha, Jone
Metadata
Show full item recordAbstract
2014an Europar Batasunak Europako ikerketa-agindua onartu zuen 2014/41 Europar Batasuneko Zuzentarauaren bidez. Elkarrekiko aintzatespenerako baliabide juridiko berri honen helburu nagusia da Europar Batasuneko kide diren estatuen arteko zigor-arloko prozesuen frogen lorpena erraztea eta azkartzea. Lan honetan Zuzentarauaren garapena, kontzeptua eta edukia aztertuko dira, baita agindua izapidetzeko prozedura ere; estatu batek agindua igortzen duenetik, beste estatu batek hori exekutatzen duen arte. Gainera, aparteko aipamena egingo zaie Europako ikerketa-agindua ukatzeko arrazoiei. Guzti hau, Zuzentarauaren aplikazioak sortu ditzakeen arazoak kontuan izanik, batez ere, oinarrizko eskubideen eta berme prozesalen babesari dagokionez.