Elkarlaneko-ekonomiaren eragina plataforma digitaletako langileen lan-baldintzetan
View/ Open
Date
2021-07-01Author
Alkorta García, Irati
Metadata
Show full item recordAbstract
Azken urteotan oso ohikoa da komunikabideetan elkarlaneko ekonomiaren terminoa entzutea. Termino honek erreferentzia egiten dio plataforma birtual baten bidez, partikularrek, bitartekaririk gabe, ondasun eta zerbitzuak trukatzearen ideiari .
Horrenbestez, etiketa horren azpian hainbat sektoretara zabaldu da ideia: turismoa, gastronomía, garraioa, finantzak, hezkuntza edo higiezinetara.
Horren ondorioz, bitartekaritza-plataforma digital handiak sortu dira, negozio-eredu berriak eta lan egiteko modu berriak sortuz, eta horrela, lan-merkatua malgutuz eta, ondorioz, lan harremanak prekarizatuz. Horrek guztiak enpresaburuaren boterea handitzea eragin du, kontratazioari, lan-baldintzen aldaketei eta kaleratzeari buruzko erabakiak hartzeko gaitasuna baitu.
Lan honen bidez, Espainiako Lan Ordenamendu Juridikoak gaur egun duen erronka azaldu nahi da, plataforma digitalen eta haien negozio-ereduen garatze azkarraren ondorioz.