Txanogorritxo borrokarako prest. Ipuinetako estereotipoak gaindituz ipuin berrien bidez.
View/ Open
Date
2021-11-25Author
Olaizola Barberena, Jone
Metadata
Show full item recordAbstract
Literatura urteetan zehar momentuko gizartearen balio eta ideiak transmititzeko erabili izan den erreminta bat da. Haur Literaturaren kasua bereziki eragin handikoa da haurrek nortasuna oraindik guztiz garatu gabe baitute, beraz, garrantzi handia dute da garai horretan entzungo dituen ipuinak eta ipuin hauek helaraziko dizkioten bizi edo mundu ereduak. Horren harira, gaur egun, pil-pilean dagoen feminismoaren alor txiki bat hartu eta hori ardatz gisa erabiliz, herri ipuinetako pertsonaia adierazgarrienaren, Txanogorritxoren, inguruan idatzi izan diren bertsio ezberdin batzuen analisia egin dugu. Hautatutako alor hori, emakumeok etxera bakarrik itzultzerakoan sentitzen dugun beldurra da, hau da, gizonen begiradapean objektu sexual eta beraz harrapakin bihurtzen gaituen sistema patriarkalaren ondoriozko biolentziaren aukera. Feminismoa, autodefentsa, ahalduntzea eta ahizpatasuna dira lan honen oinarri nagusiak, aurreko egoera orekatu eta injustizia eta zapalketa horri aurre egin nahian.