Euskal kostaldeko fitoplanktona eta bere garrantzia bibalbioen akuikulturan
View/ Open
Date
2021Author
Muñiz Pinto, Oihane Begoña
Revilla Rodríguez, Marta Isabel
Rodriguez Patiño, Jose German
Seoane Parra, Sergio
Metadata
Show full item record
Ekaia 40 : 181-202 (2021)
Abstract
Lately, aquaculture has undergone a great development worldwide and, in the Basque Country, there is an increasing interest for developing it. Nowadays, there is an offshore aquaculture site in Mendexa, which started producing mussels recently. Alternative locations have been discussed to continue developing the sector, such as the port of Mutriku. In this context, studying the phytoplankton community is essential, since it is the main source of energy for bivalves and the main potential toxicity risk. In the last years, several studies on the suitability of the phytoplankton communities from Mendexa and Mutriku as a food resource for bivalves have been carried out. For that, phytoplankton community composition and biomass were analyzed, paying special attention to toxic taxa and concentrations of toxins in mussel flesh. Diatoms and haptophytes, together with dinoflagellates, were the most important groups at both stations in terms of abundance and/or biomass, which could favor mussel growth due to high fatty acid content. Moreover, the predominant cell size of the comunities (2-20 μm) would enable an efficient ingestion and retention for mussels. However, chlorophyll a waslow at both sites comparing with other aquaculture areas in Europe, with an average concentration of 0.5 μg/L approximately. Regarding shellfish toxicity, alert limits were exceeded several times, being Dinophysis the most compromising genus for Basque aquaculture, especially in Mendexa, where higher cell abundances and toxin concentrations (okadaic acid) of this genus were recorded. Consequently, the phytoplankton monitoring should be carefully conducted in order to detect possible toxicity risks.; Akuikulturak azken hamarkadan mundu mailan izan duen garapena itzela izan da, eta horrek Euskal Autonomia Erkidegoan (EAEn) moluskuen akuikultura gauzatzeko nahia piztu du. Gaur egun, muskuiluak ekoizten berriki hasi den akuikultura-eremu bakarra dago EAEn, itsaso zabalean, Mendexako kostaldearen aurrean. Hala ere, sektorea gehiago garatzeko helburuz, beste aukerazko kokaleku batzuk planteatu dira, Mutrikuko portua adibidez. Gauzak horrela, ezinbestekoa da eremu horretako fitoplanktonaren azterketa sakona egitea, bibalbioen energia-iturri eta, aldi berean, gizakiongan toxikotasun-eragile nagusia baita. Azken urteotan, Mendexan eta Mutrikun, bibalbioen akuikulturarekin erlazionatutako fitoplanktonaren zenbait ikerketa gauzatu dira, bertako komunitate naturalek bibalbioen akuikulturari eusteko duten egokitasuna ezagutzeko asmoz. Ikerketa horietan fitoplankton-komunitatearen ugaritasuna eta osaketa aztertu ziren, potentzialki toxikoak ziren taxonei arreta berezia eskainiz. Horrez gain, muskuiluen haragian aurkitutako toxina-kontzentrazioa ere neurtu zen. Diatomeoak eta haptofitoak izan ziren Mendexako eta Mutrikuko komunitate fitoplanktonikoen talde nagusiak, dinoflagelatuen aldizkako agerpenekin batera. Horrenbestez, fitoplankton-komunitate horiek muskuiluen hazkuntzarako kalitate nutrizional onuragarria daukatela ikusi da, talde nagusiek gantz azido maila altuak azaltzen dituztelako. Gainera, komunitateetan nagusitzen zen zelula-tamaina (2-20 μm) aproposa da muskuiluen ingestio eta erretentzio eraginkorrerako. Hala ere, Europako beste akuikultura eremu batzuekin alderatuz, Mendexako eta Mutrikuko a klorofila-balioak oso baxuak dira, 0,5 μg/L inguruko kontzentrazioekin. Halaber, itsaskien toxikotasun-arriskua adierazten duten zelula-ugaritasuna eta toxinen kontzentrazio-mugak hainbat aldiz gainditu ziren bi eremuetan. Dinophysis da generorik arriskutsuena, Mendexan bereziki, genero horren eta bere toxinen (azido okadaikoa) kontzentrazioa handiagoa baita. Horrenbestez, beharrezkoa da fitoplanktonen azterketekin jarraitzea, toxikotasun-arrisku posibleak hauteman eta kontrolatzeko.