Aminoazidoen deribatu diren gamma-laktamen sintesia, funtzionalizazioa eta aktibitate antitumoralaren ebaluazioa
View/ Open
Date
2021-12-02Author
González Melero, Amaia
Metadata
Show full item recordAbstract
Gaixotasun garrantzitsua bihurtu da minbizia gure gizartean, heriotzen lehenengo kausa izatera heldu delarik. Farmako berriak beharrezkoak dira, eskuragarri dauden tratamenduak nahiko ez direlako hain aldagarria eta kaltegarria den gaixotasuna tratatzeko.
Nitrogenodun heterozikloak unitate farmakoforo ezagunak dira eta erabilera ezberdinak dituzten hainbat farmakoetan agertzen dira. Pirrola, pirrolidina eta honen deribatuak, natural zein sintetikoak, aktibitate antitumorala edo zitotoxikoa duten molekulen artean aurki daitezke. Bilaketa bibliografikoa eginez gero, N-heterozikloen sintesi bideak oso ikertuak izaten ari direla ikus daiteke, eta produktuen in vitro saiakuntzak zelula tumoraletan ugariak direla ere bai. Orokorrean laborategian lortzen diren aurreneko emaitzak positiboak izaten dira, eta badaude entsegu klinikoetan frogatuak izatera heldu diren konposatuak.
3-Amino-1,5-dihidro-2H-pirrol-2-ona deribatu batzuen aktibitate zitotoxikoa aurretiaz frogatua izan da eta honen ikerketarekin jarraitu nahi izan da Gradu Amaierako Lan honetan. Orain arte sintetizatu ez diren γ-laktamak prestatu eta karakterizatu dira, eraztunaren laugarren eta bosgarren karbonoetan ordezkatzailerik ez dituztenak. Honetarako, osagai anitzeko erreakzioa (MCR – MultiComponent Reaction) erabili da aldehido bat, etil pirubatoa eta anilina aromatikoak baliatuz. Ondoren, laktama hauen funtzionalizazioa saiatu da 4. karbonoan funtzio talde ezberdinak sartuz.
Amaitzeko, γ-laktama baten in vitro aktibitate zitotoxikoa frogatu da A594 birika zelula tumoraletan. Honen aktibitatea aurretik ikertuak izan diren beste γ-laktama batzuekin alderatu ahal izan da, eta honekin batera, molekulan erantzitako talde funtzionalen eragina ebaluatu.