Infekzio nosokomialak eta "Pseudomonas aeruginosak" duen eragina
View/ Open
Date
2021-12-02Author
Francisco Altamira, Iker
Metadata
Show full item recordAbstract
Infekzio nosokomialak paziente batek ospitalean edo bestelako osasun zentroetan ospitaleratuta dagoen bitartean jasandako maiztasun handiko infekzioak dira. Lan honetan, infekzio hauek eragindako kostuak eta hauek murrizteko zein intzidentzia jaisteko martxan jarri diren programak aztertuko dira. Bide batez, Espainia mailan 2019an infekzio hauen bigarren patogeno ohikoa den Pseudomonas aeruginosak eragiten dituen patologiei (bakteriemia, pneumonia, gernu bideko infekzioa eta ebakuntzen infekzioa) inguruko informazio bildu eta hauek eragiteko beharrezko ezaugarriei buruz ikertu egin da; hala nola, birulentzia faktoreak eta antibiotikoekiko erresistentzia mekanismoak.
Bestalde, Pseudomonas aeruginosa patogenoaren tratamendua enpirikoa analizatu da, bai monoterapia zein terapia konbinatua. Gainera, ohiko terapiaren aurrean mundu mailan aurkeztutako erresistentzien ondorioz, beharrezkoak diren antibiotiko berriak (doripenem, zefiderokol, plazomizina, murepavadin…) eta terapia alternatiboak (peptidoak, probiotikoak, QS inhibitzaileak, fagoen terapia, txertoa, burdin kelatzaileak eta nanopartikulak) aztertu egin dira.
Ikerketa gehiago egitea beharrezko da, Pseudomonas aeruginosak eragindako infekzioen tratamenduak erronka handia bihurtu baitira, gaur egun antibiotiko askoren aurka aurkezten duen erresistentzia dela medio.
Hizkuntza: Euskera