p53 proteinaren eginkizuna kolon-ondesteko minbizian
View/ Open
Date
2021-12-03Author
Viana Errasti, Julen
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Zenbait minbizietan p53 proteinaren adierazpena eta TP53 genean gertatzen diren aldaera motaren arteko korrelazioa frogatu da. Zehazki, p53 adierazpen gabezia aldaera bukatzaileekin lotu da, eta aldiz, gainadierazpena zentzu-aldaketazko aldaerekin. Lan honetan kolon-ondesteko tumoreetan p53ren immunotindaketaren eta TP53ren egoeraren arteko korrelazioa analizatu dugu.
Guztira, 99 lagin ikertu ziren.Azterketa immunohistokimikoa Roche Ventana (anti-P53 (DO-7)) protokoloa jarraituz burutu zen. TP53 genearen 5-8 exoiak analizatu ziren Sanger sekuentzazioaren bidez, Asai et al-k (Asian Pac J Cancer Prev, 2014) deskribatutako hasleak erabiliz. Mutazioa aurkitu zen pazienteen kasuan, ehun osasuntsuaren sekuentziazioa egin zen ere aldaera germinalen presentzia baztertzeko.
69 lagin immunotindaktea positiboa (zelulen %90 baino gehiago) aurkezten zuten, 30 laginetan tindaketaren gabezia zegoen bitartean (<%2). Guztira, 99 laginetatik 62tan (%62,7) aurkitu zen TP53 genean aldaeraren bat. Immunohistokimika positiboa zeukaten laginen artean, 48tan (%69,6) aurkitu zen zentzu-aldaketazko mutazioak. Horietako batean bi mutazio aurkitu ziren. Immunotindaketaren gabezia zeukaten laginen artean, 14k (%46,7) proteina motzagoa sortzen duten aldaerak (protein-truncating) zituzten. DNAn gertatzen diren baseen ordezkapenei dagokionez (guztira 61), 53 (%86,9) trantsizioak ziren eta 8 (%13,1) transbertzioak. Horrez gain, 38 aldaera (%62,3) CpG guneetan gertatu ziren.
Gure ikerketako emaitzek aurreko literaturarekin bat egiten dute, p53 proteinaren immunotindaketa TP53 genearen egoera aurresateko tresna erabilgarria dela aditzera emanez. Hala ere, lagin askotan ez dira mutaziorik aurkitu. Horretaz aparte, kolon-ondesteko minbizian DNAren metilazioak izan dezakeen garrantzia azpimarratzen da, izan ere, ikerketa honetan maiztasun handiagoz aurkitu diren aldaerak CpG gune metilatuetan gertatzen da. [ES] En algunos cánceres se ha demostrado la correlación entre la expresión de la proteína p53 y el tipo de variante que se producen en el gen TP53. En concreto, la ausencia de expresión p53 se ha asociado a variantes terminantes, mientras que la sobreexpresión se ha asociado a variaciones de sentido. En este trabajo hemos analizado la correlación entre la inmunotindación de p53 en tumores colorrectal y la situación de TP53.
En total, se investigaron 99 muestras. El estudio inmunohistoquímico se llevó a cabo siguiendo el protocolo Roche Ventana (anti-P53 (DO-7)). Los 5-8 exones del gen TP53 fueron analizados mediante la secuenciación Sanger utilizando los iniciadores descritos por Asai et al (Asian Pac J Cancer Prev, 2014). En el caso de los pacientes donde se descubrió la mutación, también se realizó la secuenciación del tejido sano para descartar la presencia de variantes germinales.
69 muestras presentaban inmunotindacte positiva (más del 90% de las células), mientras que 30 muestras presentaban ausencia de tintura (< 2%). En total, en 62 de las 99 muestras (62,7%) se encontró alguna variante en el gen TP53. Entre las muestras con inmunohistoquímica positiva, se encontraron mutaciones de sentido en 48 (69,6%). En una de ellas se encontraron dos mutaciones. Entre las muestras con ausencia de inmunotindación, 14 (46,7%) presentan variantes que producen proteína más corta (protein-truncating). En cuanto a las sustituciones de bases en el ADN (61 en total), 53 (86,9%) eran transiciones y 8 (13,1%) transiciones. Además, 38 variantes (62,3%) se produjeron en zonas CpG.
Los resultados de nuestra investigación coinciden con la literatura anterior, dando a entender que la inmunotindación de la proteína p53 es una herramienta útil para predecir el estado del gen TP53. Sin embargo, en muchas muestras no se han encontrado mutaciones. Además, se destaca la importancia que puede tener la metilación del ADN en el cáncer colorrectal, ya que las variantes encontradas con mayor frecuencia en este estudio se dan en los sitios metilados CpG.