Tumore-mikroingurunearen eragina hepatokartzinoma (HCC)-ren patogenesi eta tratamenduan
View/ Open
Date
2021-12-21Author
Aztiria Oiartzabal, Naroa
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU]Hepatokartzinoma (HCC) gibeleko minbizi primario ohikoena da eta bigarren minbizirik hilgarriena, 5 urtetara aurreikusten den biziraupena %18koa delarik. HCC duten pazienteen %85ak gaixotasun sendaezin bat dute diagnostikoaren unean eta honek estrategia terapeutikoa nabarmenki mugatzen du. HCCren garapen eta aurre hartzean parte-hartzen duten mekanismo molekularren azterketak ezagutza berri bat ireki dezake tratamendu-estrategia eraginkorragoak erabiltzeko orduan, hala nola, tumore-mikroingurua osatzen duten zelulak HCCren progresioan duten funtzioan eragiten. Tumore-mikroinguru immunoezabatzaileak zelula immunologikoen jarduera antitumoralaren inhibizioa sortzen du eta zelula immunologiko hauen elkarrekintzak minbizi-zelulen ihes-immunologikoa sustatzen du. Immunoterapiaren helburua minbizi-zelulen aurkako erantzuna ahalbideratu eta hauen suntsiketan parte hartzea izango litzateke. Azken urteotan kontrolgune immunologikoen inhibitzaileekin, monoterapian zein antiangiogenikoekin edota terapia lokoerregionalekin batera terapia konbinatuan, egin diren entsegu klinikoek HCC aurreratuaren tratamendurako aukera berriak proposatu dituzte. Era berean, bestelako immunoterapia jomugak aztertu dira ere, besteak beste zelula dendritikoen eta birus onkolitikoen txertoak eta T zelulen bidezko adopziozko terapiak.