Alkohol kontsumoaren analisi biopsikosoziala
View/ Open
Date
2021-12-22Author
Arin Sukia, Sara
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] OMEk (Osasunaren Mundu Erakundea) dioenez, “ikuspuntu batetik alkohola efektu suntsigarrienak sortzen dituen droga da eta populazioaren zenbateko handiena barnehartzen du”. Espainia, Mediterraneoko herrialde gehienen antzera, ardogintza tradiziozko herrialdea da. Ardo kontsumoa gure erritu eta ohituretan txertatua dago, “dieta mediterraneoa” delakoaren parte da eta sektore ekonomiko desberdinen gainean eragin handia dauka: produkzio industria, ostalaritza, turismoa, etab. Ardoaren tradizioak gure kulturaren eta ohituren garapenean izan duen papera baztertu gabe, kontziente gara azken hamarkadatan gure gizartea aldaketa sakonetan murgildua izan dela eta honek edateko moduan eta alkoholarekiko erlazionatzeko moduan erabakitasunez eragin duela. Era honetan, zientzialari eta epidemiologoek aho batez onartu dute alkohol kontsumo patroien bateratzeko joera ematen ari dela Europan. Espainiaren kasuan, honek esan nahi du ardo kontsumoaren jaitsieraren aurrean garagardo kontsumoaren igoera ematen ari dela eta kontsumo joera asteburuetan kontzentratzen ari dela, aisialdirako helburuarekin eta, batez ere, gazte perfil baten igoerarekin.
Beraz, errebisio bibliografiko honen helburu nagusienak honako hauek dira: alde batetik, alkohol kontsumoaren atzean dauden problematiketan sakontzea; eta beste alde batetik, prebentzioan oinarritutako erantzun bat garatzeko beharko liratekeen bitartekoak mahaigaineratzea.