Bat-bateko heriotzarako arriskua kardiopatia ez-iskemikodun pazientean eta desfibriladore automatiko eramangarriaren eraginkortasuna. Berrikuspen bibliografikoa
Abstract
[EUS] Gaur egun ebidentzia argia dago prebentzio primario moduan desfibriladore automatiko eramangarriaren erabilera onuragarria dela kardiopatia iskemikoa duten pazienteetan hilkortasuna gutxitzeko. Hala ere, kardiopatia ez-iskemikoa duten pazienteetan efikaziaren ebidentzia ez da hain indartsua eta honen inguruan dagoen literaturaren berrikuspen bibliografikoa egitea izan da lan honen helburuetako bat. Bestetik, jakina da kardiomiopatia dilatatu idiopatikoa duten pazienteek bat-bateko heriotza izateko arrisku handiagoa izan dezaketela, baina honen probabilitateak eta honetan eragiten duten arrisku parametroak ez daude ondo ezarrita. Honenbestez, berrikuspen honen beste helburu nagusia pronostikoaren inguruko bilaketa bibliografikoa egitea izan da.