Candida aurisek sortutako infekzioak tratatzeko alternatiba terapeutiko berrien ikerketa
Abstract
[EUS] Onddoek sortutako infekzioen intzidentziak gora egin dute etengabe 90eko hamarkadaren hasieratik, hauen artean Candida generoak sortutakoak garrantzitsuenak izanik. Azken urteotan, garrantzi berezia hartu du Candida auris espezie berriaren agerpen globalak. Espezie hori osasun-zentroetan sortutako agerraldiekin erlazionatu da, non kandidiasi inbaditzaileak sortzen dituen. Infekzio hauek zailak dira tratatzeko espezie honek hainbat farmako antifungikoekiko erresistentea delako, eta alternatiba terapeutiko berriak bilatzera garamatza, hala nola, farmako ezberdinen konbinaketak, efektu sinergikoa lortzeko nahian. Beraz, lan honen helburua, flukonazola eta isabukonazola, zitral eta farnesola olio esentzialekin konbinatu egin ziren, eragin sinergikoa azaltzen zuten aztertzeko. Isabukonazol eta zitralaren arteko konbinazioa erangikorrena zela azaldu zen, eta ondoren, flukonazola eta citralaren artekoa. Nahiz eta in vivo ikerketak egin behar diren eraginkortasuna baieztatzeko, konbinazio hauekin lortutako emaitzak oso itxaropentsuak dira Candida auris andui multierresistenteek sortutako infekzio inbaditzaileak tratatu ahal izateko.