Hemorragia subaraknoideoaren inpaktua bizi-kalitatean iktus ondorengo fase kronikoan
View/ Open
Date
2021-12-22Author
Núñez Manjarres, Guillermo
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Sarrera eta helburuak: Hemorragia subaraknoideoa (HSA) iktus azpimota ezohikoena bada ere, entitate oso garrantzitsua da bere morbimortalitate handiagatik eta aurretik independenteak ziren paziente erlatiboki gazteei eragiteagatik. Bizirik dirautenen fase kronikoko emaitza funtzionalak eta defizit neuropsikologikoak ez daude oraindik hain ikertuak. Lan honek serie lokal batean HSA jasan duten pazienteen bizi-kalitateari eragiten dioten aspektu ezberdinak ikertu eta hobeto ulertzea dauka jomugatzat.
Material eta metodoak: Donostiako Unibertsitate Ospitalean 2018ko apiriletik 2019ko apirilera ingresatutako HSA espontaneoak errebisatu ziren. Ondoren, HSA ondorengo 12-18 hilabeteetara pazienteak telefono bidez kontaktatu ziren. Pazienteen ezgaitasuna eta menpekotasuna ebaluatzeko Rankin-en eskala eraldatua (mRS) eta Glasgow-ren eskala pronostikoa (GOS) erabili ziren; bizi-kalitatea aztertzeko Stroke Specific Quality of Life eskala (SS-QOL) erabili zen. Lan-jarduerari buruz ere galdetu zitzaien.
Emaitzak: Errebisatutako 49 pazienteetatik 8 (%16.3a) momentu akutuan hil ziren. 39rekin lortu zen elkarrizketa telefonikoa burutzea. Pazienteen %80a guztiz autonomoa zen (mRS 0-2) eta %72.5ak errekuperazio ona burutu zuen inongo ezgaitasunik aurkeztu gabe (GOS=5). Gutxienez SS-QOL bizi-kalitate eskalako domeinuren bat erasanda zuen pazienteen portzentajea %74.4koa izan zen. Gehien erasan ziren domeinuak energia (%56.4ean), pentsamendua (%46.2an) eta nortasuna (%41ean) izan ziren. HSA aurretik lan egiten zutenetatik %50a bakarrik itzuli zen aurreko lanera eta %14.3a baldintza egokituetan itzuli zen (ordu gutxiago sartuta, lan karga txikiagoarekin edo beste nonbaiten birkokatua).
Ondorioak: Epe luzeko funtzionaltasunaren eta hilkortasun geroratuaren datuak onak badira ere, bizi-kalitate zein HSA ondorengo lan aktibitatean ondorioak daude zeinak entitate honek fase kronikoan duen inpaktua azpimarratzen duen.