Ultradistantziako mendi lasterkarien jarraipen kohortea: Ehunmilak 2017-2020
View/ Open
Date
2021-12-22Author
Esnaola Barriola, Inhar
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU]170km jarraian, mendiko lasterketa batean… astakeria bat da. Horrek ezin du, inondik ere, osasungarria izan!”. Ultradistantziako lasterketak azken hamarkadetan hazkuntzan dauden kirol diziplina dira. Ariketa fisikoaren osasunerako onurak ukaezinak izan arren, munta honetako probek zalantza sortzen dute osasunerako
onurak baino gehiegikeriagatiko kalteak izango ote diren emaitza. Hori dela eta, lan honek, kirolari talde honen ezaugarri bereizgarriak deskribatu, azken ebidentziari dagokionez euren entrenamendu ohiturak osasungarriak ote diren zehaztu eta burutzen dituzten ariketa fisiko dosi handiek osasunerako ondorio kaltegarriak ekar ote
ditzaketen ikertzea izan zuen jomuga. // Metodoak: 2017-18 urteetan Ehunmilak Ultra Trail mendi lasterketan parte hartzea errepikatu zuten korrikalariei galdetegi bat helarazi zitzaien euren kirol esperientziaren, entrenamendu ohituren, osasun azterketak burutzeko ohituren eta
azken bi urteetako osasun arazoen inguruan galdetuz. 57 baliozko erantzun lortu ziren. Horrez gain, 2017az geroztiko parte hartzeetan lasterketari luzatutako mediku ziurtagiriak ere baliatu ziren. // Emaitzak: aztertutako laginean hainbat arrisku faktore ezagunen prebalentzia baxua (HTA%1.8, DM%0, dislipemia%0-1.8, tabakismoa%5.3-10.5, gainpisua%17.5) ikusi
zen, baita lesio kardiobaskularrena ere (%0 azken bi urteetan). Lokomozio aparatuko lesioak izateko arriskua ikusi zen ordea (%52.6 azken bi urteetan), gehiengoa arinak izan arren. Mediku azterketak egiteko maiztasun handia ere zehaztu zen (%91.2ak urtero). Bestalde, %72ak entrenatzerako orduan MOE-ren azken gomendioak betetzen
dituela ikusi zen. Azkenik, ez zen kirol bolumen handia iradokitzen duten parametroen eta EKG patologikoa edo lokomozio aparatuko lesioak izateko arriskuaren arteko erlaziorik topatu, bai ordea azken honen eta GMI-aren (p=0.004) eta ariketa fisikoaren intentsitatearen (p=0.009) artean. // Ondorioak: kirolari kohorte honen profila osasuntsua zela ikusi zen, baita entrenamendu ohiturak ere, MOE-ren azken gomendioak betez. Horrez gain, talde honen ezaugarriek eta kirol ohiturek ez dutela EKG patologikoa edo lokomozio
aparatuko lesioak garatzeko arriskuarekin erlaziorik zehaztu zen, GMI eta ariketaren intentsitateak lesio muskulu-eskeletikoekin agertu zuten erlazioa salbuetsita.