Miokardiopatia dilatatu ez iskemikoak sorturiko murriztutako eiekzio frakziodun bihotz gutxiegitasuna duten pazienteen bilakaera Bilbo-Basurtuko ESIan.
Abstract
[EU]Ikerketa honen helburu nagusia, Bilbo-Basurtuko erakunde integratu sanitarioan (ESI), miokardiopatia dilatatu ez iskemikoa eta murriztutako bihotz funtzioa (<%40) duten pazienteen bilakaera aztertzea da. Hori burutzeko erabilitako aldagaiak hurrengoak izan dira: hilkortasuna, gertaera arritmikoak eta ospitaleratzeak bihotz gutxiegitasunagatik. // // Ikertutako taldearen ezaugarriak eta azpitaldeen berezitasunak modu sakonago batean aztertzeko, bigarren mailako helburu hauek ezarri dira:
• Pazienteen ezaugarriak aztertzea. /
• Arritmien tratamendurako gailuak daramaten paziente kopurua zehaztea. /
• Miokardiopatien etiologia aztertzea. /
• Bilakaeran zehar ezker bentrikuluaren eiekzio frakzioa aztertzea. /
• Bihotzeko transplantea jaso duten pazienteen ezaugarriak aztertzea.