Lan merkatuko genero desberdintasunaren bilakaera Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) (2002-2020)
Ekaia 41 : 321-339 (2021)
Abstract
Bosgarren Garapen Iraunkorreko Helburuak (5. GIH) Genero Berdintasuna lortzea dauka helburu. Artikulu honetan Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) lan-merkatuko genero berdintasunen bilakaera deskribatzen da 2002-2020 epealdian Langabeziako Genero Arrakala (LGA), Enpleguko Genero Arrakala (EGA), Jarduerako Genero Arrakala (JGA) eta Generoaren araberako Soldata Arrakala (SGA) aztertuz. Analisia egiteko lau azpiepealdi hartzen dira kontuan: Atzeraldi Handia baino lehenagokoa, Atzeraldi Handikoa, errekuperazio ekonomikoaren epealdia eta COVID-19aren hasierakoa. Emaitzek erakusten dutenez, EAEko genero arrakalek behera egin duten arren oraindik bide luzea dago genero berdintasuna lortzeko. Horrela, bada, EAEk bereziki generoaren araberako soldata-desberdintasunak murrizteko politikak garatzea gomendatzen da.; The aim of the Sustainable Development Goal number five is to achieve Gender Equality. In this article the evolution of gender differences in the labour market in the Basque Country is described for the period 2002-2020 by assessing the Gender Unemployment Gap (GUG), the Gender Employment Gap (GEG), the Gender Activity Gap (GAG) and the Gender Wage Gap (GWG). The analysis is performed for different subperiods of time: the period Prior to the Great Recession, the period of the Great Recession, the period of economic recovery and the beginning of COVID-19 period. Although gender gaps have diminished there is still a long path for the gender equality to be achieved. Policies aimed to close gender differences in wages are recommended for the Basque Country.