Refranes y Sentencias (1596): Girolamo da Sommaiaren Salamancako lekukotasunetik Darmstadteko faksimile(ta)ra
Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo 50(1-2) : 19-45 (2016)
Abstract
At the 2nd MLV Conference we presented a secondary witness of the book Refranes y Sentencias, a copy of the Spanish part made in Salamanca by the Italian humanist Girolamo da Sommaia. In the first part of this paper we present the manuscript and examine if this new copy shows us any more data than the known ones about the book. In the second part, we approach the photographs of the Darmstadt issue and review the lost issue from the point of view of the Material Bibliography, especially collecting and analyzing the handwritten notes that can be read in the exemplar.In this way, we try to show some features of the owner of the copy and the cultural context the book moved in.; MLV II. Jardunaldietan Refranes y Sentencias liburuaren bigarren mailako lekukotasun bat aurkeztu genuen, Girolamo da Sommaia humanista italiarrak Salamancan zela egin zuen erdal zatiaren kopia. Lan honen lehenengo zatian eskuizkribua aurkeztuko dugu, eta kopia berri honek orain arte liburuaz genekienaz gainerako datu berririk erakusten ote digun aztertuko. Lanaren bigarren zatian, Darmstadten gordetzen zen alearen argazkietara hurbilduko gara eta galduriko ale hura berrikusiko dugu bibliografia materialaren ikerketa moldeaz baliaturik, bereziki alean genituen eskuzko oharrak bilduz eta aztertuz. Modu horretan, saiatuko gara erakusten nolako jabea izan zuen ale hark eta zein giro kulturaletan mugitu zen liburua.