Aukera eta tratu-berdintasunean aintzindariak diren enpresek genero berdintasuna bermatzeko hartutako neurrien analisia
View/ Open
Date
2022-02-01Author
Gamboa Setuain, Beñat
Metadata
Show full item recordAbstract
Emakumeak bizitzako esparru askotan diskriminazioa jasaten duen bezala, lan-merkatuan ere berau pairatzen du. Lan honetan, gizalabak lan-arloan jasaten duen bereizkeria aztertuko da. Horretarako, segregazio bertikal eta horizontal kontzeptuak argitu eta horiei buruzko datu kuantitatiboak ezagutzera emango dira, zeintzuek diskriminazio hori arautzeko indarrean dagoen ordenamendua arazoa konpontzeko nahikoa ez dela frogatuko duten. Martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege-Dekretuak ezartzen duen lez, 50 langiletik gorako enpresek gizon eta emakumeen arteko aukera- eta tratu-berdintasuna lortzeko berdintasun planak onartu beharko dituzte 2022ko martxoaren 7a baino lehen. Beraz, genero berdintasunaren arloan aintzindariak diren sektore ezberdinetako enpresa batzuek helburu hori lortzeko hartutako neurriak aztertu eta batuko dira, egitear, edo berriztear, dauden berdintasun planak erabilgarriagoak izaten laguntzeko.