Gizon eta emakumeen arteko soldata-ezberdintasunak eta haien jokaera Espainiako iparraldean: soldata-arrakalaren nondik norakoak
Abstract
[EUS] Lan honen helburua, gizon eta emakumeen orduko soldaten artean zer nolako ezberdintasunak existitzen diren analizatzea da haien adina, erantzukizuna, enpresan daukaten antzinatasuna eta enpresaren-tamaina areagotu ahala, enpresa publiko edo pribatua izatearen arabera. Horren bitartez, lan-munduan sartzear gauden emakume guztiok gure lan-ibilbidean zehar zer nolako erronkei aurre egin beharko diegun ikustarazi nahi da eta azterketa hau soilik Espainiako iparraldean egitea erabaki dut, euskalduna naizen heinean.
Lana hainbat atal ezberdinetan banatu da. Lehenik eta behin testuinguruan jartzeko sarrera bat egingo da, jarraian, jorratuko den gaia azaldu eta hura ulertzeko oinarrizkoa den kontzeptu baten garrantzia nabarmenduko da haren gaurkotasuna dela eta. Hau eginda, hautatutako laginarekin lan egiteko gogoa eta arrazoiak aurkeztuko dira. Ondoren, erabiliko diren datu-basearen, laginaren eta aldagaien inguruan zehaztasunak adieraziko dira eta behin hauek ezagututa, gaiaren azterketari ekingo zaio. Horretarako, datuen azterketa estatistiko orokor batekin hasiko gara, gero batazbestekoen analisian barneratzeko langileen sexua, adina, antzinatasuna, erantzukizuna, enpresaren tamaina eta haren kontrola aintzat hartuta. Horrela, sexu bietako langileen arteko orduko soldaten diferentziak eta horien ibilbidea azaleratu ahal izango dira aipatutako aldagaietako bakoitzaren kategorietan aurrera egin ahala. Hau eta gero, analisi ekonometrikoari ekingo diogu horretarako erabiliko diren metodoa eta eredua zehaztuz hurrenez-hurren. Behin horiek zehaztuta, aldagai bakoitzaren esanguratasuna aztertuko da eta baita koefizienteen interpretazio bat egin ere. Analisi honekin amaitzeko, soldata-arrakalaren analisia burutuko da Oaxaca-Blinder-en (1973) metodoaz baliatuz eta hemen lortutako emaitzak aurretik lortutakoekin alderatuko dira. Lan honen ondorio nagusia, gizon eta emakumeen arteko soldata-arrakalaren existentzia da, zati esanguratsu bat diskriminazioak eragindakoa izanik. Soldata-ezberdintasun hauek gero eta nabarmenagoak dira langilearen adina eta erantzukizuna areagotu ahala eta nahiko gora-beheratsuak, ordea, antzinatasuna eta enpresaren tamainan aurrera egiterakoan. Bukatzeko, orokorrean aipatutako aldagai guztien ikuspuntutik, enpresa publikoen egoera pribatuena baino hobea dela esan genezake arrakala hau gutxitzeari dagokionean. [SPA] El objetivo de este trabajo, es analizar las diferencias entre mujeres y hombres en el salario por hora según crezca su edad, responsabilidad, la antigüedad que tienen en la empresa y el tamaño de la empresa, teniendo en cuenta si ésta es pública o privada. Mediante este análisis, se quieren visibilizar los retos a los que tendremos que hacer frente todas las mujeres a punto de entrar en el mundo laboral y todo ello lo haré únicamente teniendo en cuenta el norte de España ya que soy vasca.
El trabajo se ha estructurado en diferentes partes. Primero, se hará una introducción para situarnos en el contexto, a continuación, se explicarán el tema a tratar y la importancia de un concepto básico para entenderlo debido a su actualidad. Hecho esto, se explicarán las motivaciones y razones por las que se trabajará la muestra elegida. Después, se especificarán la base de datos, la muestra y las variables y una vez conocidas las anteriores, se empezará a analizar el tema. Para ello, empezaremos con un análisis estadístico general de los datos, para después adentrarnos en el análisis de las medias según el sexo, la edad, la antigüedad, la responsabilidad del trabajador y el tamaño de la empresa, teniendo en cuenta el control de ésta última. Así, se podrán mostrar las diferencias en el salario por hora entre hombres y mujeres y su recorrido según avancemos en las categorías de las diferentes variables ya mencionadas. Después de esto, empezaremos con el análisis econométrico explicando el método y el modelo empleados. Una vez hecho esto, se analizará la significación de cada variable y tambien se hará una interpretación de los coeficientes. Para acabar con este análisis, se analizará la brecha salarial con el método de Oacaxa-Blinder (1973) y los resultados se compararán con los conseguidos anteriormente. La conclusión principal de este trabajo es la existencia de la brecha-salarial entre hombres y mujeres, atribuyéndole a la discriminación una parte significativa. Estas diferencias salariales se convierten más llamativas según crezcan la edad y la responsabilidad del trabajador y, en cambio, bastante irregulares en cuanto crecen la antigüedad y el tamaño de la empresa. Finalmente y en términos generales, desde el punto de vista de todas las variables, la situación de las empresas públicas es mejor que la de las privadas en cuanto a disminuir la brecha-salarial.