Influencerren berezko markaren sorrera: "Laagam", Inés Arroyoren kasuaren azterketa
View/ Open
Date
2022-02-02Author
González Muñoz, June
Metadata
Show full item recordAbstract
Teknologia berrien erabilpen gorakorra dela eta, sare sozialak tresna ezinbestekoak bilakatu
egin dira gizakion egunerokotasuneko hainbat jardueratan. Hain da plataforma digital hauen
eragina ezen, markentzako negozio modelo berria eta komunikazio kanal eraginkorra
suposatu duten, zeinaren bitartez helburu den publikora modu azkar eta zuzenean hel
daitezkeen. Sare sozialen bitartez eta influencer bezalako figurak erabiliz, markek
kontsumitzaileak limurtzen dituzte horien erosketa erabakia baldintzatuz. Influentzia
marketinaren erabilpena joera esanguratsua da espainiar moda marken komunikazio
estrategien baitan. Hori horrela, lan honetan zehar, markek egiten duten influentzia
marketinaren eta influencerren erabilpen zein kudeaketan sakondu nahi da, influencerrek
beraiek sortutako berezko markei aipamen eginez, eta zehazki Inés Arroyo espainiar
instagramer sortutako Laagam marka aztertuz.