Urrutiko lana eta deskonexio digitalerako eskubideari aipamen xumea
View/ Open
Date
2022-02-02Author
Errasti Uribe, Joyce
Metadata
Show full item recordAbstract
Azken urte honek kontzeptu berri asko utzi dizkigu (koronabirusa, urrunera soziala…),
eta horietatik, lan arloan urrutiko lanaren kontzeptua izan da izarra, nahiz eta guztiz
berria ez izan. Izan ere, testuinguruari begira, bi izan daitezke loraldi honen arrazoiak.
Lehenik, Covid-19aren ondoriozko konfinamendua eta hori dela eta produkzioaren
jarraipenaren beharra legoke. Hain zuzen ere, urrutiko lanari esker enpresa askok eta
administrazio publikoak lan-jarduera mantentzea lortu izan dute, lehenengo kasuan
ABEE1ak bezalako beste neurriekin nahastuz. Bigarrenik, teknologia berrien
garapenaren bitartez (Iraultza 4.0) lanaren digitalizazio gero eta azkarragoa bizi du
egungo gizarteak. Horrela, sakon aztertu den gig economyaz haratago, urrutiko lanak
ere bitarteko digitalak eta lan-jardueraren egikaritzea uztartzen ditu.