Txikien hiru ordezkari. Andorra, Monako eta San Marinoko parlamentuen konparaketa
Date
2022-03-01Author
Elizaran Mendarte, Mikel Joseba
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Parlamentuak, ordezkaritza politikoa gauzatu, eta gizartean dauden ikuskera eta borondate ezberdinen elkarrekintzaren bidez, erabakiak hartzeko balio duten instituzioak dira, oro har. Haien izaera eta botere maila azaltzen duten arrazoiak, historian zehar haietako bakoitzak eta haien herrialdeek bizi izan dituzten gorabeherei lotuak egon ohi dira, eta gaur egun, badira botere hedatuagoa edota izaera testimonialagoa dituztenak. Herrialdez herrialde, beraz, parlamentu eredu ezberdinak daude, eta askoren garrantzia ulertzeko, beharrezkoa da herrialde ezberdinen testuinguruetara jotzea, nahiz eta herrialde batzuk nahiko ezezagunak diren, historia luzea badute ere. Lan honen bidez, kokaleku dituzten herrialdeak ere nahiko ezezagunak diren zenbait parlamentu aztertzea da helburua; horretarako, haien egitura, funtzio eta bilakaera historikoa aztertuko direlarik, besteak beste.