Amerikar Iraultza: hurbilketa historiografikoa (1780-1980)
Abstract
Amerikar Iraultza (1765-1783) Estatu Batuetako historialarien ikerketa ugariren iturburu izan da. XIX. mendeko historialariek ikusten zuten askatasunaren aldeko eta tiraniaren aurkako borroka, ordea, berrikuspenean jarriko zuten XX. mendean garatuko ziren eskola ezberdinak. Amerikar Iraultza, Munduko lehenengo demokraziaren jaiotza izango duena ondorio gisa, interes handiko gaia izan da XIX. eta XX. mendeetan zehar, honi buruzko idazlanak eta ikuspegiak anitzak izanik.
Bi tradizio nagusi, aurkituko ditugu Amerikar Iraultzaren inguruko historiografian: Whig-a eta Progressive-a. Bi ikuspegi hauek kontrajarriak izango dira, bata bestearen aurka egingo duelarik. Whig-ek Iraultzaren interpretazio klasikoa egingo dute, ideologikoki liberal klasikoa dena, ideien garrantzia azpimarratuko duena eta gizarte koloniala homogeneo eta bateratu bezala aurkeztuko duena. Progressive-ak eta bere ondorengoak, berriz, Iraultzaren aspektu ekonomiko eta sozialak azpimarratuko dituzte, Whig-en gizarte homogeneo eta bateratua zalantzan jarriz eta haien lanetan baztertuak diren kolektiboak berreskuratuz (emakumeak, beltzak, langileak).
XX. mendean zehar bi tradizio nagusi hauen konfrontazio bat emango da, zeinak mutatis mutandis eskola berrietan antolatuko dira metodologia eta ikuspuntu berriak sartuz. XX. mendeko amaierarako Progressive tradizioa gailenduko da Neo-Progressive eskolaren eskutik, gaur egun arte mantenduko dena eta oraindik aurkaririk ez duenak bi mendeetan garatu den historiografia Amerikar Iraultzaren inguruan impasse batean geratu delarik.