"Ananizapta Dei". Hans Holbein eta XVI. mendeko bitxigintzaren aldarrikapena
View/ Open
Date
2022-03-07Author
Goizueta Campos, Onintza
Metadata
Show full item recordAbstract
Artearen Historiografia tradizionalak “arte txikitzat” edo “dekoratibotzat” gutxietsi
izan du bitxigintza, eta askotan haren balio ekonomikoak, agertu ditzakeen aportazio
artistiko-estetikoak ezkutatu ditu. Hala eta guztiz ere, aurrehistoriatik zein antzinako
zibilizazioetatik mundu osoan zehar eman izan den praktika sinbolikoa badela kontuan hartu
behar dugu.
Bitxigintza zein gemologia azken ikerketek adierazten duten bezala gizarte konkretu
bateko balore sozial, kultural, ekonomiko eta politikoak adierazteko gai diren
historiarentzako iturriak izateaz gain, berezko balioa ere badu eta ikerketa ildo propioa
izateko garaia da. Artearen Historian bitxigile, zilargin zein urregile ugari dokumentatu izan
dira, askok beste arte modalitateetan ere parte hartzen zutelarik; honela bada, bitxigintzan
garaiko eta lekuko arkitektura, eskultura eta pinturaren (besteak beste) hartueman argiak ikus
daitezke era berean berezitasun propioak erakusten dituelarik.
XVI. mendean, Europa Humanismoan murgilduta dagoelarik eta potentzia
politiko-ekonomiko handiak altxatzen direlarik, Italiako artistek pixkanaka burutu zuten
bezala urregile eta zilarginek haien balore teknikoaz gain intelektuala ere aldarrikatuko dute:
haien gizartearekiko aportazioa azpimarratuz. Mende luze eta konplexu honetan zehar,
bitxiek botere erlijiosoa azpimarratuko dute, elizak atonduko dituzte, apaizak jantzi,
errege-erreginak koroatu, erretratuak duindu, aberastasuna eta status-a adierazi eta beste
hainbeste.
Hans Holbein artistak haren ekarpena egin zuen esparru artistiko honetan ere, haren
bitxigintza diseinuen marrazkiak kontserbatu direlarik egindako erretratuetan ikusi
daitezkeenez gain. Diseinu eta erretratu hauen bitartez ikus dezakegu Errenazimentuko
bitxigintzak, teknikoki eta plastikoki, bai eta tematikoki ere, aldaketak suposatu zituela,
pinturan, arkitekturan eta eskulturan eman zirenekin alderagarriak direnak. Ideologikoki
garaian eman zen aldaketa eta testuingurua gorpuzten dutela nabarmena da. Azalduko dugun
zintzilikarioaz gain, aipatuko ditugun iturriek bitxigintzaren aldarrikatze ideia azpimarratuko
dute: izan ere, Errenazimentu garaian funtzio eta material hain gorenak zituen arte
modalitatea ez zen, inolaz ere, XVIII. mende amaieran sortu zen arteen sailkapenaren arabera
ulertuko garaikideak zirenen begi-bistan. Horretaz gain, XVI. mendeko bitxigintzaren
ezaugarri formal eta sinboliko ohikoenak Holbeinen produkzioarekin lotutako ereduen
bitartez analizatuta hauek ulertu eta identifikatzeko gai izango gara.