Artea eta bizitza ehunduz: Bauhaus eta Errusiar Konstruktibismoa
View/ Open
Date
2022-03-07Author
Legarreta del Río, Irati
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honek bi helburu ditu: batetik, konstruktibismoan eta Bauhausean ehungintzak izan duen garrantzia lantzea eta, bestetik, emakumeekin izan duen harremanari buruz hausnartzea. Izan ere, azken urteotan, praktika horien garrantzia ez ezik, horri lotutako artista emakumeen figurak ere azaleratzen hasi dira.
Are gehiago, ehungintzaren funtzio praktikoaz arituko naiz, izan ere, bigarren mailan uzte hori praktika honek jasan duen izaera feminizatuarengatik izan da. Hala ere, abangoardien baitan ehungintza giltzarritzat jo dezakegu. Nire helburuen artean ere badago haien lana sakonki aztertzea, besteak beste, nola eragin duen ehun-arteak bigarren mailako praktika artistiko legez txertatua izate horretan, eta baita Peter Bürger pentsalariaren teoria kritikoaren eraikuntzan egin zuten ekarpena nabarmentzea ere. Hori dela eta, lan hau ehungintzak artea eta bizitzaren bat-egiteari egin dion ekarpenaren inguruan hausnartzeko saiakera ere bada.
Ehuna femeninoaren ikuspegiarekin integratzea ez da batere kasuala izan; historikoki garatuz joan den premisa baten aurrean gaude, zeinari bere izaera eta funtzio erabilgarriak baldintzak jarri dizkion: artisautza produktu eta ez-arte moduan kontsideratzea. Azken ideia honek erlazioa ere badu emakumeen lana izan dela egoztearekin, hauek ere bigarren maila batean kokatu egin direlako, bai biologikoki zein kognitiboki, ehungintza anonimotasunean etxeko esparruan maitasunagatik burutzeko praktika moduan kontzebituz, gizon ospetsuak kalean diru truke lehen mailako arteak lantzen dituen bitartean. Baina abangoardien testuinguruan, artisautza eta diseinua arte praktikarekin bateratu zituzten joerak egon ziren, dikotomia horrekin apurtu zutenak.
Hau guztia lantzeko, bi artista paradigmatiko aukeratzea erabaki dut. Lehen eredu gisa, konstruktibismoaren baitan aritu zen Liubov Popova, artelanak ulertzeko moduan duen eraginagatik hautatua, hizkuntza abangoardista erabiltzeaz gain, artearen funtzioan ere birformulaketa bat proposatu baitzuen ideologia politiko ezkertiar batean murgilduta. Bigarren eredua Anni Albers dugu, Bauhauseko programaren muina ziren tailerretan aritu zena, konkretuki Ehungintza Tailerraren baitan (Workshop VIII) ehungintzaren izaera eta funtzioaren inguruan corpus teoriko eta diskurtso tekniko bat eraiki zuena eta arte plastikoen arteko hierarkia deuseztatzeko prozesuan murgildu zena behin ehungintzaren aukera formal anitzak bereganatuta.