Esklabotza mundu islamikoan
View/ Open
Date
2022-03-07Author
Leunda Prieto, Jokin
Metadata
Show full item recordAbstract
Esklabotzaren terminoa oso elastikoa da, are gehiago Erdi Aroan. Modu askotan uler
eta interpreta daiteke. Lan honen helburua Erdi Aroko mundu islamikoko esklabotzan
murgiltzea da eta honen aurpegiak azaltzea eta interpretatzea. Lan honekin hastean eta
iturriak irakurtzean, hainbat galdera planteatu nizkion neure buruari: Erdi Aroko mundu
islamikoa gizarte esklabista zen ala esklaboak zituen gizartea zen? Zer diote iturri
klasikoek gai honen inguruan? Hauek diotena betetzen da ala kontraesanak daude?
Historialariak bat al datoz mundu islamikoko esklabotza definitzean? Nire hipotesia
honako hau zen: mundu islamikoa esklaboak dituen gizartea da, oinarri teologikoak
dituena batik bat. Oro har, lan honen helburu nagusia historia soziala egitea da, kasu
honetan Erdi Aroko mundu islamikoko esklabotza aztertuz.
Hipotesi hau frogatzeko lehenik eta behin iturri klasikoetara jo, lehena noski Qurˀān-a batik bat esklabotzarekin lotura duten pasarteak irakurri ditut. Honetaz gain, Lege
Islamikoaren hainbat interpretazio ere irakurri beharrekoak dira. Bi iturri hauek dira
mundu islamikoko esklabotza ulertzeko oinarriak. Hauetaz gain noski Bernard Lewis
edota William Phillips bezalako autoreak funtsezkoak dira gai hau ulertzeko orduan.
Lanaren emaitza nagusiei dagokienez, nire hipotesia frogatu dut, hau da, mundu
islamikoa esklaboak zituen gizartea zen, ez zen gizarte esklabista. Gizarte hau oinarri
teologikoetan zegoen antolatua, baita esklabotza ere. Hala ere, Qurˀān-ean hainbat
kontraesan aurkitzen dira. Adibidez, alde batetik Qurˀān-ak dio esklaboa ondo tratatu
behar dela, baina bestalde dio jaunak esklaboaren heriotzaren gaineko kontrola duela.
Bestalde, nabarmendu beharra dago ere normalean gizarte mota askotan bezalaxe,
jaiotzak ezartzen zuen indibiduoaren posizioa gizartean. Hala ere, hainbat esklabok goi
mailako karguak okupatu zituzten, sarritan beraien jaunen alabekin ezkondu ziren eta
hainbat testu klasiko daude jaunak bere esker ona adieraziz bere menpekoari. Hala ere,
esklaboaren estatusa beti buruan eduki behar dugu, esklaboak ziren, beraien jaunaren
menpekoak eta batzuetan hauen aurka eta beraien egoeraren aurka aldarrikatu zutenak,
azken honen adibide Zanŷ errebolta.
Lan honetan esklabotzaren aniztasuna eta desberdintasunak azaltzen saiatu naiz.
Ondorio nagusi gisa aipatzekoa da esklabotza gizarteko alor guztietara iristen zela, hain
zuzen ere, ez ziren soilik ekonomiara bideraturiko indibiduoak, arlo sozialean, esaterako,
beraien garrantzia eduki zuten. Etorkizunari begira lan honek hainbat galdera zabalik 2
uzten ditu hauen erantzuna jakiteko gaia ikerketara bideratu beharko litzatekeena.
Esaterako, emakume esklaboen garrantzia ohaide izateaz gain edota esklaboen errebolten ingurukoak.