Show simple item record

dc.contributor.advisorLamikiz Gorostiaga, Xabier
dc.contributor.authorIntxausti Arbaiza, Jon
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-07T15:37:01Z
dc.date.available2022-03-07T15:37:01Z
dc.date.issued2022-03-07
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55749
dc.description29 p. : il. -- Bibliogr.: p. 27-29
dc.description.abstractXVIII. mende erdialdean Euskal Herrira Europatik hedatzen ari ziren ideia ilustratuak heldu ziren, haien etorrera eta zabaltzea egoera ekonomiko eta politiko zehatz batean gertatu zelarik; Antzinako Erregimenaren krisiaren ataria zen. Euskal nekazaritzak onenak emanda zituen testuinguru horretan, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea jaio zen 1765ean, merkataritzaren balioa aldarrikatzen zuen euskal elite baten eskutik. Elkartearen kideak, haien artean nobleak eta merkatariak, XVIII. mendean gauzatutako estatu administratiboaren eraketa prozesuan protagonistak izan ziren, neurri batean noblezia tradizionaletik aldentzen ziren jarrera berritzaileak aurkeztuz, zeinak merkataritzaren defentsa sutsua zekartzan. Berrikuntza horiek aztertzeko ezinbestekoa suertatzen da lehenago euskal merkataritzaren, eta zehazki kanpo merkataritzaren, egoerari erreparatzea, eredu ekonomiko zaharra kolokan zegoela ikusteko. Horrez gain, Elkarteak merkataritzaren inguruan zeukan jarrera, Euskal Herriko konpainia pribilegiatu nagusiarekin, hots, Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiarekin izandako harremanean islatu zen. Bestalde, Elkartea pentsaera ekonomiko ezberdina izandako ilustratuez osatua zegoen heinean, aniztasun ideologiko hori nabarmenduko dugu, horretarako euskal pentsalari nagusienen ideia ekonomikoak aztertuz. Pentsalariak Nicolás de Arriquíbar eta Valentín de Foronda izan ziren. Bere izaera berriztatzaileari jarraituz, Elkarteak defendatutako erreformak sail ezberdinetan gauzatu ziren, nekazaritza eta industriaren hobekuntza merkataritzaren garapenerako ezinbestekotzat jotzen baitzen, eta alderantziz. Proposatutako neurriek zenbait kasutan irizpide teknikoei erantzuten bazieten ere, historiografiak arreta handiena foruekiko eztabaida bat eragin eta merkatua bateratzea bilatu zuten neurriei eskaini die, gariaren merkataritza askea eta aduanen kokapenari, besteak beste. Izan ere, neurri horiek Elkarteak merkataritza eta foruen inguruan zeukan jarrera erakusten digute, foruen eraberritze bat ezinbestekotzat joz euskal ekonomiaren garapena lortu ahal izateko, “foruzaletasun ilustratua” deitu izan denaren baitan. Jarrera horrek, bere aldetik, Elkartearen galbidea izan ziren erakunde politikoen errefusa eta gizarte sektore ezberdinen oposizioa eragin zituen, aurkeztutako neurri eta izaera berritzailea bertan behera uztera behartuz. Hortaz, Elkartearen izaera ekonomikoa aztertzeko ezinbestekoa da foruen inguruko ikuspegian arreta jartzea, hori izan baitzen erakunde politiko eta gizarte sektore ezberdinekin izandako harremanen gakoa. 1808an Elkarteak bere batzordeak (haien artean, merkataritzaren ingurukoak) desegin zituen arren, haren eragin ekonomikoa XIX. mendean zehar mantendu zen “foruzaletasun liberala” deitu izan den pentsamendu ekonomikoaren baitan.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleEuskalerriaren Adiskideen Elkartea eta euskal merkataritza, 1765-1808es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-05-31T07:26:09Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historiaes_ES
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister112402-871724-09
dc.identifier.gaurassign113049-871724


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record