Show simple item record

dc.contributor.advisorChaparro Sáinz, Ángel
dc.contributor.authorDe Moura Arrojeria, Andrea
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2022-03-07T16:30:15Z
dc.date.available2022-03-07T16:30:15Z
dc.date.issued2022-03-07
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55770
dc.description32 p. -- Bibliogr.: p. 31-32
dc.description.abstractHizkera inklusiboa da lan honen ardatza. Luzaroan patriarkala eta binarioa izan den gaztelania eraldatzen ari da. Jabetzen ari gara hizkuntza-joera baztertzaileek gizarte-generoei egiten dieten kalteaz, eta, ondorioz, geroz eta indar handiagoa hartzen ari da pertsona guztiak aintzat hartuz hitz egiteko joera. Lagunarteko berbaldietan ez ezik, baita testuinguru formalagoetan ere, hala nola, ikus-entzunezko produktuetan. Pose telesaila izan zen ikus-entzunezko arloan hizkera inklusiboa erabiltzen lehena, Latinoamerikarako egindako azpitituluetan -e morfema neutroa edo ez-binarioa erabili zutenean. Aurrerapauso garrantzitsua izan zen hizkera honen aldeko apustua egin izana gizartea errealitate berriez jantzi eta hausnarketa bultzatzeko. Baina, aldi berean, askotariko akatsez josita dago lehenengo denboraldiko itzulpena. Hori dela eta, gradu amaierako lan honetan telesail honen azpitituluak erabili nahi izan ditut genero-nortasun oro barne hartzen duen hizkera lantzeko. Zehazki, itzulpen horren azterketa kualitatiboa burutu dugu, akatsak identifikatu, eztabaidatu eta irtenbide aproposagoa iradokiz. Hala, helburu nagusia akats horien jatorria ulertu eta hizkera inklusiboa lantzearen beharra nabarmentzea izan da, erabilera egokia bermatu ahal izateko. Lehenik eta behin, lanari sarrera eman diogu gaiaren interesa nondik datorren azalduz. Horrekin batera, lanaren xedea eta jarraitu dugun metodologia zehaztu ditugu. Gero, analisiari ekin aurretik, beharrezkoa izan da oinarri teoriko batzuk finkatzea. Alde batetik, Pose telesaila ondo ezagutu dugu, analisiaren testuingurua eta arrazoiketa behar bezala ulertu ahal izateko. Hala, lantzen duen gaiaz eta ezaugarri bereizgarriez hitz egin dugu; tartean, LGTB+ kolektiboak historikoki izan duen ikusgarritasunaz eta Pose telesailak ikusgarritasun horretan duen rolaz. Bestalde, hizkera inklusiboa ere xehetasun handiagoz landu dugu, eta analisian oinarri izan ditugun estrategiak ezagutu ditugu. Azkenean, analisiari heldu diogu. Lagin txikia erabili behar izan dugu, eta, beraz, interesgarria litzateke etorkizunean azterketa zabaltzea. Baina eskuartean genuen lan-tresna ustiatuz gai izan gara arazo mota oro sailkatu eta ulertzeko, datozen lanetan errepika ez daitezen. Hizkera inklusiboa landu eta erabili beharraren inguruan hausnartuz eman diogu amaiera lanari. Gainera, lanaren oinarri teorikoak osatzeko erabilitako bibliografia bildu dugu azken atal batean.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectPosees_ES
dc.subjectazpititulu
dc.subjecthizkera inklusibo
dc.subjecthizkera ez-binario
dc.subjecthizkera ez-sexista
dc.titleHizkera inklusiboaren azterketa "Pose" telesailaren gaztelaniazko azpitituluetanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-06-01T07:54:52Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Traducción e Interpretación
dc.contributor.degreeItzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
dc.identifier.gaurregister113102-877002-09
dc.identifier.gaurassign116918-877002


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record