Ariketa fisikoa esklerosi anizkoizdunen bizi kalitatea hobetzeko estrategia gisa: berrikuspen bibliografikoa
View/ Open
Date
2022-03-10Author
Melchor Unibaso, María
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] Sarrera: Esklerosi anizkoitza (EA) kausa ezezaguneko hanturazko gaixotasun autoimmune desmielinizatzaile bezala definitzen da. Bere garapena kronikoa da, etiologia ezezaguna eta sintomatologia ugaria. Gaixotasunaren tratamendua nagusiki sintomatologia honi aurre egitera, progresioa moteltzera eta bizi kalitatea mantentzera bideratuta dago; ariketa fisikoak terapian paper garrantzitsua betetzen duelarik. Nahiz eta ez den existitzen gaixotasunaren progresioa moteltzen duenaren frogarik, pazienteak sintometariko asko murriztera eta bizi kalitatea hobetzera eraman ahal dituela frogatu izan da
Helburua: Ariketa fisikoa esklerosi anizkoizdun pazienteen bizi kalitatea hobetzeko estrategia eraginkorra den aztertzea.
Metodologia: Entsegu klinikoen bilaketa bibliografiko bat gauzatu zen PubMed eta Scopus datu baseetan argitaraturikoen artean. Artikulu desberdinen aukeraketarako, barne- eta kanpo-irizpide jakin batzuk ezarri ziren, baita zenbait filtro gehigarri ere. __
Emaitzak: Hamaika artikulu aukeratu ziren soilik batean ez zirelarik eskuratu emaitza estatistikoki esanguratsuak. Hala eta guztiz ere, guztiek ematen zuten aditzera ariketa fisikoa intentsitate moderatu-ertainean onuragarria dela EA-dun pazienteen bizi kalitaterako. __
Ondorioak: Ariketa aerobikoa eta-edo indar ariketak intentsitatea moderatu-ertainean burutzea, 2-3 saiorekin astean eta ordu bat inguruko entrenamenduekin praktika onuragarria da EA duten pertsonen bizi kalitatearentzat. Haatik, mugapen metodologikoak eta azterturiko entsegu klinikoen heterogeneotasuna kontutan hartuz eskuraturiko emaitzak kontuz hartu behar dira.