Ariketa fisikoaren garrantzia belauneko artrosia duten pertsonen esku hartze fisioterapeutiko gisa: 2016 eta 2018 arteko errebisio sistematikoa
View/ Open
Date
2022-03-10Author
Sagawa Elizalde, Ane May
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Artrosia, munduan prebalentzia altuenetakoa duen gaixotasun muskuloeskeletikoa da. Endekapenezko gaixotasun kroniko hau, desgaitasunaren arrazoi nagusietako bat da helduetan, eta belauna da gehien kalteturik agertu ohi den artikulazioa. Mina, zurruntasun artikularra, ahultasun muskularra eta ondorioz eragiten duen galera funtzionalaren aurrean, hainbat interbentzio farmakologiko eta ez-farmakologiko ikertu dira sintomatologiaren murrizpenari begira. Praktika gida kliniko internazionalek azken horien erabilera indartzen dute, hala nola, hezkuntza, pisu galera eta jarduera fisikoa. Ebidentziadun hainbat ikerketetan, jarduera fisikoaren praktikak etorkizun handiko emaitzak adierazten ditu belauneko artrosidun populazioan. Hala ere, gaur egun oraindik ez dago argi jarduera fisikoa egitean sintomatologiaren hobetze mekanismoa zein den, eta horregatik, ariketen interbentzio ezberdinak ikertzea da errebisio sistematiko honen xedea. Horrela, horien efektua aztertu, mina eta funtzioa hobetzen dituen jarduera fisikoaren ariketa programa optimoa eta bere ezaugarriak identifikatzeko. Mina eta funtzioa aztergaitzat, The Western Ontario & McMaster Universities Osteoarthritis Index (WOMAC) galdetegia erabili da oinarri gisa emaitzen ebaluaziorako. Lan honetan 10 artikuluk bete dituzte barneratze irizpideak, PEDro eskala erabili da kalitate metodologikoa ebaluatzeko eta hamahiru interbentzio programa aztertu dira. Emaitzen arabera, jarduera fisikoaren programa guztiek minean eragin positiboa izan dute, eta orokorrean, funtzioaren hobekuntza adierazi da. Belauneko artrosia duen populazioan jarduera fisikoaren garrantzia indartu da, sintomatologiaren murrizpena edo hobetzeaz gain, beste onurak ere eskaintzen baititu. Besteak beste, indarra, jarduera eta gaitasun fisikoa, oreka eta bizi kalitatea. Dena den, erabilitako ikerketen heterogeneitatearen aurrean, eta jarduera fisikoa oso gai zabala den heinean, beharrezko izango litzateke etorkizun batean ikertzen jarraitzea.