Hirugarren adineko egoitzetako zaintzaileen parametro fisiko eta minean lanaldiak duen eragina
View/ Open
Date
2022-03-11Author
Fernández Martínez de Musitu, Leire
Metadata
Show full item recordAbstract
[EUS] Sarrera: Min lunbarra mundu osoan zehar ematen den osasun sintoma garrantzitsua da. Mundu mailan karga handia suposatzen du, duen prebalentzia dela eta sortzen dituen ondorioengatik. Azken hamarkadetan ematen ari den zahartze demografikoaren eraginez, min lunbarra egoitzetan lan egiten duten zaintzaileengan handitu egin da. Horregatik, ikerketa honen helburua hirugarren adineko egoitzetan lan egiten duten zaintzaileengan lanaldiak duen eragina aztertzea izan da, funtzio fisiko parametroetan (indarra eta ahalmen aerobikoan) eta minean hain zuzen ere.
Metodologia: Gipuzkoan kokatutako hirugarren adineko zazpi egoitza ezberdinek hartu dute parte, zeinetatik 74 gizon-emakumek barneratze irizpideak bete dituzten. Parte-hartzaile orori neurketa antropometrikoak burutu zaizkie, euren artean altuera, pisua eta gorputz masa indizea. Horren ostean, esfortzu fisikoaren gaineko testak bi alditan burutu dira; lehena, hirugarren adineko egoiliarrei goizero burutu beharreko altxaldi eta garbiketa aurretik; eta bigarrena, aipatutako lan jardueren ostean.
Emaitzak: Gizonezkoak emakumezkoak baino pisutsuagoak (p < 0.05) eta altuagoak (p < 0.001) dira, eta gerri-aldaka indize zabalagoa dute (p < 0.001). Emakumeetan, esku prentsio indarraren (p < 0.05), Arm Curl testaren (p ≤ 0.001), 8-Foot Up-and-Go Test-aren (p ≤ 0.01), Curl Up Test-aren (p ≤ 0.001), eta Ruffier Test-aren hobekuntza (p ≤ 0.001) eman da lanaldi aurreko eta osteko emaitzak alderatuz. Aldiz, Plank Test-aren (p ≤ 0.001) eta McGill Torso Endurance Test-en txarragotzea (p ≤ 0.001) eman da. Chair Stand Test-aren hobekuntza eta min intentsitatearen handipena ez da adierazgarria izan. Gizonezkoen emaitzak ez dira adierazgarriak izan, nahiz eta emakumeen emaitzen norabide bera jarraitu.
Ondorioak: Lanaldiaren ostean, test isotonikoen hobekuntza eta isometrikoen txarragotzea eman da, emakume zein gizonezkoetan. Jarduera dinamikoagoa eskatzen duten frogetan ikasketa edota beroketa prozesua eman da; jarduera isometrikoa eragiten duten giharren fatiga eta nekea handitu den bitartean. Emakumezkoetan min intentsitatearen handipena eman da, gizonezkoetan joera gutxitzea izan den bitartean.