Lupus Eritematoso Sistemiko gaixoetan infekzioen erronka: berrikuspen bibliografikoa
Date
2022-03-11Author
Rodríguez Urresti, Naia
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] SARRERA: Lupus eritematoso sistemikoari lotutako konplikazioen artean, infekzioak maiztasun handikoak, konplexuak eta pazienteetan ondorio larriak eragiten dituen fenomeno bezala definitzen dira. Hala ere, azken 30 urteetan, infekzioen morbilitate/mortalitate-tasa murriztea ez da lortu.
HELBURUA: lupus eritematoso sitemikoa pairatzen duten pazienteetan aurkezten diren infekzioen maiztasuna ezagutzeko eta gaixotasunaren eboluzioan duten eragina aztertzeko, bi helburu zehatz planteatu dra: LES-an infekzioak pairatzeko arrisku faktoreak ezagutzea eta infekzioek eragindako heriotza-tasak aztertzea.
METODOLOGIA: Berrikuspen bibliografikoa, Pubmed eta Web of science datu- baseetan helburura egokitu den bilaketa eginez. Artikuluen aukeraketa aurrera eramateko, barne- eta kanpo- irizpide ezberdinak ezarri dira.
EMAITZAK: Guztira, hamahiru artikulu erabili dira. Hamahiru artikuluak infekzioak, lupusaren tratamenduan oinarrituz aztertu dituzte. Hauetako bederatzi artikuluk, lupusaren tratamenduaz gain, lupusaren ezaugarri klinikoetan jarri dute arreta. Azkenik heriotza tasa aztertu duten artikuluak bederatzi izan dira. Tratameduari dagokionez, IS eta GK infekzioekin lotu dira, AM-ak babespen faktore bezala jokatu duten bitartean. Gaixotasunaren ezaugarri klinikoen artean hipokomplementemia eta SLEDAI puntuazio altua infekzioekin erlazionatu dira besteak beste. Azkenik, infekzioak LES pazienteetan heriotza-kausa ohikoen artean aurkitu dira.
ONDORIOAK: infekzioen etiologia alde batetik, lupusa tratatzeko medikazioak suposatzen duen immunogutxitzean aurkeztu da eta bestetik, gaixotasun beraren akats immunologikoan. Honekin batera, infekzioak gaixotasun honen morbilitate/mortalitate-tasa altuekin erlazionatu dira.