Show simple item record

dc.contributor.advisorIzaola Azcona, Loitzun
dc.contributor.authorAmutxastegi Lasa, Itziar
dc.contributor.otherF. MEDICINA Y ODONTOLOGIA
dc.contributor.otherMEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F.
dc.date.accessioned2022-03-11T17:57:39Z
dc.date.available2022-03-11T17:57:39Z
dc.date.issued2022-03-11
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/55912
dc.description.abstract[EUS] SARRERA: Azken behaketen arabera, lepoko mina min muskulueskeletikoen artean prebalentzia handienetakoa duen gaitz bat da, mundu mailan desgaitasuna eragiten duen kausarik ohikoenetakoa izanik. Lepoko minean faktore psikosozialek duten papera oso handia dela ikusi izan da; hala ere, aspektu psikosozial horien gain interbentzio ezberdinek duten eraginaren inguruko ebidentzia falta sumatzen da, eta faktore horien artean aurki dezakegu kinesiofobia kontzeptua. Errebisio honen helburua terapia fisikoari gehitutako jokabidearen aldaketan eta minaren heziketan oinarritutako interbentzioak min zerbikal kronikodun pazienteen minaren intentsitate, desgaitasun eta kinesiofobian zelako eragina daukan ikustea izango da. METODOAK: 2020-ko Abenduaren 26an hasitako bilaketa egiteko erabilitako datu baseak PubMed, Web Of Science, Scopus, Dialnet eta PEDro izan ziren. Lepoko min kronikodun pazienteak lagintzat hartuta eginiko ikerketak izan behar zuten, terapia fisikoa edo minaren heziketa bidezko interbentzioak, horien arteko konbinaketarekin alderatzen zituztenak. Neurketen artean, alde batetik kinesiofobia eta bestalde mina edo desgaitasuna hartu behar zituzten kontuan, eta PEDro eskalan 5 edo gehiagoko puntuaketa izan behar zuten. EMAITZAK: 9 artikulu aztertu ziren guztira. Kinesiofobia behatuz, 7 artikulutan terapia fisikoari minaren heziketa gehitzen zioten kasuetan ikusi ziren emaitza hobeak; beste bitan aldiz lepoko ariketa espezifikoak soilik egin zituztenetan. Minaren intentsitateari erreparatuz, proposatutako fisioterapiako interbentzio ezberdinak aplikatuz ikusi ziren hobekuntzak eta hirutan heziketa terapeutikoa jaso zuten taldeak nabarmendu zen. Desgaitasunaren kasuan, batean interbentzioa aurrera eraman zen talde guztietan ikusi ziren hobekuntza handienak, aldiz beste bostetan, terapia fisikoa minaren heziketarekin batera aurrera eraman zen partaideetan. ONDORIOAK: Lepoko minean terapia fisikoari gehitutako minaren heziketak, interbentzio horiek bakarka hartuta baino eragin hobea duela ikusi arren, ezin daiteke honen inguruko ebidentzian oinarritutako ondorio sendo bat atera. Hortaz, gai hau lantzen duten ikerketetan osatzeke dauden hutsuneak identifikatu dira errebisio sistematiko honetan.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectlepoko mina
dc.subjectkinesiofobia
dc.subjectmina
dc.subjectdesgaitasuna
dc.subjectterapia fisikoa
dc.subjecthezkieta terapeutikoa
dc.titleTratamendu fisikoari gehitutako heziketa terapeutikoaren eragina lepoko min kronikodun pazienteen min, desgaitasun eta kinesiofobianes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2021-04-30T12:15:35Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2021, Itziar Amutxastegi Lasa
dc.contributor.degreeFisioterapiako Graduaes_ES
dc.identifier.gaurassign111454-874660


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record