Flapper Vintagerentzako komunikazio plana: 2021 udako denboraldiaren kanpaina
Date
2022-03-18Author
Urrutia Gorostiaga, Ainhoa
Metadata
Show full item recordAbstract
[EU] LABURPEN EXEKUTIBOA: Aurkezten den komunikazio plana Flapper Vintage enpresaren lehengo kapsula zabaltzeko planteatzen da.__ 2021eko ekainean merkaturatu berri den marka honek komunikazio estrategiko eta digitala beharko du merkatu lehiakor honetan bere lekua hartzeko. Kanpainak 4 hilabeteko iraupena izango du, 2021eko ekainean hasiko da eta urte bereko irailaren amaieran amaituko da. Helburu nagusia bigarren eskuko arropa saltzen duen eta online bidezko salmenta egiten duen enpresa honen baloreak zabaltzea da. Era jasangarriago batean erostera bultzatuko ditugu erabiltzaileak lehenengo kolekzio honen mezua zabalduz.__
Horretarako, barne eta kanpo ingurunearen azterketa burutuko da. Ondoren, ateratako ondorioekin AMIA
analisi bat eratuko da. Horrela, kanpaina konfiguratzeko aukerak, mehatxuak, indarguneak eta ahuleziak iden-
tifikatuko dira.__ Hiru helburu nagusi izango ditu kanpainak. Alde batetik, ikusgarritasuna lortzea, bai sare sozialetan eta bai beste hedabide batzuetan. Bestetik, webgune trafikoa lortzea, eta azkenik, gure jarraitzaileekin komunitate digital trinko bat sortzea. Horretarako, merkaturatze estrategia, TIC estrategia, desberdintze estrategia eta segmentazio estrategia bideratuko dira. 3 faseetan banatuko dira 4 hilabete hauek. Lehenengoa pres-
taketa, bigarrena merkaturatzea eta hirugarrena, amaiera.